Atzealdea Elías León Siminiani

Elías León Siminiani

Gidoilari, zuzendari eta ekoizlea

Gidoilari, zuzendari eta ekoizlea. Hainbat formatu eta genero jorratu ditu bere ibilbidean zehar, eta filmografia zabala osatu du. Filma motzek hainbat sari eman dizkiote, eta baita lehendabiziko filma luzeak ere (Mapa), Sevillako Zine Europarreko Jaialdian Europako Dokumental onenaren saria irabazi baitzuen. Telesailen arloan, zuzendaritzan –El síndrome de Ulises edo Refugiados- zein sormenean aritu da, eta El caso Asunta filme sarituaren sortzailea izan zen. Gaur egun, Apuntes para una película de atracos dokumentala filmatzen ari da; «Flako» azken krisialdi ekonomikoan Espainiako banku lapurrik bilatuena izan zenaren historian oinarritua.