Atzealdea Ekonomia Sozialari buruzko online topaketa eta kultur kudeaketari buruzko formakuntza

Ekonomia Sozialari buruzko online topaketa eta kultur kudeaketari buruzko formakuntza

Aste honetan bi deialdi interesgarri partekatu nahi ditugu: Ekonomia Sozial eta Solidarioari buruzko online topaketa bat eta "Lur Azpiko" formakuntza, proiektu kultural autogestionatuetarako.

Ekonomia Sozialari buruzko online topaketa eta kultur kudeaketari buruzko formakuntza

Mugarik Gabeko Ekonomilariek, ekonomia sozial eta solidarioaren bidez ekintzailetza sustatzea helburu dutenek, proposamen berri batekin hasiko dute 2021. urtea: Ekonomia Sozial eta Solidarioa ezagutzeko online topaketa, urtarrilaren 28an, 17:30etatik 19:00etara. Topaketan, partekatutako ikaskuntzarako espazio bat sortuko da, eta hurrengo hilabeteetarako taldeko prestakuntza-ibilbidea modu kolektiboan definituko da, parte hartzen duten ekintzaileen beharren, kezken eta interesen arabera.

 

Emprendiendo desde la Economía Social y SolidariaElkarteak topaketa horrela aurkezten du: "Dagoeneko zure enpresa propioa baduzu eta jasangarritasunerantz joatea interesatzen bazaizu, negozio-ideia bat baduzu eta ideia hori abiarazi nahi baduzu pertsonen eta planetaren bizitza erdigunean jarrita, edo, besterik gabe, ekintzailetza sozialaren esparrua interesatzen bazaizu eta zure interes berberekin beste pertsona batzuekin ingurune lasai eta dinamiko batean trebatu, esperientziak partekatu eta lankidetzak sortu nahi badituzu, topaketa hau zuretzat da."

 

Topaketa doakoa da eta gaztelaniaz emango da Zoom bitartez. Izena-emateko formularioa esteka honetan dago.

 

Beste aldetik, Bitamine Faktoria-k Lur Azpiko formakuntza eskainiko du: autogestionatutako proiektuetara egokitutako formakuntza. Topaketa, 2021eko martxoaren 15 eta 18a bitartean garatuko da eta bere helburuak hauek dira: alde batetik, ohiko formakuntzei prestakuntza osagarria eskaintzea, enpresa kulturalaren ohiko ereduan sartzen ez diren proiektu autogestionatuetara bideratuta, hau da, beste errealitate, erronka eta zailtasun batzuei aurre egin behar dieten egitasmoetara; bestetik, kudeaketa-, komunikazio- eta diseinu-tresnak eskaintzea, proiektuak aberasteko eta beste kultura- eta arte-egitura batzuen hazkunde-aukerak areagotzeko, bai eta kultura- eta sormen-arloan interesa duten pertsonen prestakuntza bultzatzeko ere.

 

Egitarauaren zehaztasun guztiak eta izena emateko baldintzak hemen daude.