Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Elias Querejeta zine eskola
Gordailua
Zikloak, programak, ezagutza… KOLDO MITXELENA Kulturunean (KMK) ekoiztua, zure eskura entzun, irakurri, ikusi KULTURA!
Ezagutu konposatzailean urteurrenerako prestatutako kontzertu guztiak.
Ezagutu sortzaile honen bizitza eta lana
Iraganean eta orainean sortu dituzten argazkien biltegi eta erakuslehioa
On line kontsultatu Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumaren katalogoa
Aktibitateak martxan
Joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan, Andorran, Homes de Ferro ibilbide lokala sortu zen Andorrako eta Pirinioetako burdinaren historia testuinguruan kokatzeko xedez
Ezagutu Proiektuaren erakusketa digitala
Harrian egindako idazkunei esker, lehen mendeetan bizi izan ziren pertsonei buruzko zerbait ezagutu dezakegu.
Soriako Tierras Altasen idatzizko dokumentu horietako asko aurkitu ditugu: latinez idatzita daude, baina aldi berean, latinez, zeltikoz eta euskararen forma zahar batean dauden izenak irakur ditzakegu.
Tierras Altasen topatutako I. eta III. mende bitarteko 40 estela eta hilarrien artean sei bildu ditugu: lagin adierazgarri bat. Euskararen historiarako, Soriako Tierras Altas Lurretakoa funtsezko multzoa da, handiena, Pirinioen hegoaldean aurki daitekeen euskal-akitaniar antroponimiari dagokionez.
SORIAKO TIERRAS ALTAS ESKUALDEA
Tierras Altas eskualdea, edo “La Sierra”, bertako biztanleek ezagutzen duten bezala, Soria probintziako ipar-ekialdean eta Ebroren arroan dago. Mendiz eta sakanez betetako lurraldea da. Burdin Aroan kultura zeltiberiarraren eremuan kokatzen zen. Aldi hori amaitzean, erromanizazioan, administrazio berriak Tarracon (Tarragonan) hiriburua zuen Tarraconensis Citerior probintzian sartu zuen eskualde hau.
INSKRIPZIOEN TAILERRA
Hiri guztietan eta eskualde batzuetan sortu ziren tailerrak inskripzioak egiteko. I. eta II. mendeetan, Tierras Altasekoak hildakoentzako estelak egin zituen batez ere. Tokiko tradizioak eta moda erromatarrak konbinatu zituzten eta oso estilo berezia eta eskema errepikakorrak erabili zituzten.
Eskema horiek eta baliatu zituzten osagaiek beren esanahia eta izateko arrazoia zituzten, erakusketa honetan ikusiko duzun bezala.
ESTELETAKO JENDEA
Lurralde horretako jendearen erroa haien izen indigenetan islatzen da. Duela hamarkada bat inguru arte, antroponimo horiek iberiarren kulturari lotuta ikusten ziren, baina geroztik beste hizkuntza eremu baten arabera interpretatu dira: euskal-akitaniera, egungo euskararen aurrekaria izango zen hizkuntza edo hizkuntza multzoa.
HISTORIA DUEN ERAKUSKETA
Erakusketa hau Yanguasko Santa Cruzen egon zen, Tierra Altas udalerrian, 2019an. Orain, hango lagin bat Bergaran bisitatu ahal izango da bi hilabetez.