Atzealdea

EUSKARA ZINEARETOETARA

Egitasmoaren izena : EUSKARA ZINEARETOETARA

Eragilea : TINKO Euskara Elkartea

Telefonoa
603 591 221
Kontaktua
Izaskun

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Ikusentzunezkoak

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Teknologia
Etika
Zein balio sustatzen ditu
Genero berdintasuna, elkarbizitza, kultura aniztasuna, taldelana, komunikazioa, hausnarketa
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
Ekitaldi bakoitza 850€ (BEZ barne)
Jardueraren deskribapena:

Ikasturtearen planifikazioa urtarrilean hasten da, eskuragarri ditugun filmak eta gure eskaintza osatzeko beharrezkoak ditugun filmen aurre aukeraketa batekin.
Normalean nazioarteko zinemaldietan ikusten ditugun filmak edo jadanik urtetan lana egin dugun banatzaileek aholkatu edo eskainitako filmen trailerrak ikusiz, 80-100 film ingurutik abiatzen gara, ziklo bakoitzeko 20 bat.


Hauetatik, ziklo bakoitzeko 5-10 film aukeratu eta banatzaileari eskatzen dizkiegu film osoa ikusteko eta hauetatik gehien gustatzen zaizkigu 4 filmekin negoziaketa prozesuak abiatzen ditugu azkenean 1 edo 2 filmekin geratzeko. Maiatzean amaitzen da prozesu hau.


Behin aukeraketa eginda, filmen kopia bat hauen material didaktikoa osatuko duten enpresari bidaltzen diegu, hemen pedagogoak, pediatrak, kultur adituak etab.eko lantaldean aztertzen dute pelikula eta honen balio garrantzitsuenak aztertu eta hauekin lan egiteko moduko ariketak prestatzen dituzte, adin tartearen arabera. Material didaktiko hau PDF formatuan entregatzen zaie ikastetxeei emanaldiaren aurretik eta ondoren filma lantzeko aukera izan dezaten.


Iraila bitarte filmen eta ikasturte berriaren planifikazioarekin hasten gara, emanaldien daten proposamena, hauek webgunera igo eta webgunea dokumentatuz. Ikasturte hasieran ikastetxe guztiei bidaltzen zaie eskaintza emailez, hauen jarraipena eginez eta hauek webgunean edo telefonoz nahiz emailez egiten dituzte emanaldien eskaerak. Udalekin harremanetan jarri eta emanaldien koordinaketa jartzen da martxan. Behin emanaldiak itxita eta egunean bertan, gure lankide bat joaten da zinema aretora, haur eta irakasleei harrera egin, material didaktikoa entregatu (dagokionean) eta zine aretoko arduradunei esku bat botatzeko nahiz edozein arazoren aurrean Tinkoren ordezkari bat bertan egon dadin.

Martxoaren 14an covid19a dela eta alarma egoeran sartu izanaren ondorioz, zinema areto guztiak nahi ikastetxeak itxi ziren eta horrekin, aurreikusiak genituen zinema emanaldiak bertan behera geratu ziren.


Denborak aurrera egin ahala, alternatiba bat beharrezkoa zela pentsatu genuen eta horrek, onlineko eskaintza behar zuen derrigorrez.


Horrela sortu zen #EtxeanTinko ekimena, ikastetxeak eskaera eginez, ikasleak etxetik Tinkoren zinema eskaintza ikusteko aukera ematen duena. Horretarako banatzaileekin hitz egin, filmak online jartzeko aukera eskatu eta baliabide teknikoak eta antolakuntzakoak martxan jarri genituen.


Teknikoki, Tinkok, Vimeo bideo plataforman Premium kontu bat ireki zuen, ikustaldi eta deskarga/banda zabalera mugarik gabekoa. Filmak formatu elektronikora pasa eta Vimeora igo, beharrezko konfigurazioekin eta pasahitz bidez babestuak. Vimeora igotako film hauen kodeak berriz Tinkoeuskara.eus webgunean honetarako propio sortutako fitxa batean enbotatu genituen. Era berean, material didaktikoak elektronikoki editatzeko moduan moldatu genituen eta webgunean film bakoitzari zegokion fitxa sortu genuen esan bezala: Irudia, sinopsia, fitxa teknikoa, material didaktikoa. Adibidea: http://tinkoeuskara.eus/just-charlie


2020/21 ikasturtea: #KlaseanTinko. Funtsean gauza bera da, webgunean izena emateko aukera jarri dugu. Ikastetxeak izena ematean aukera du nahi duen filma ikusteko, izen emandako ikasleei zuzenduta eta hauek film ikusteko aukera izango dute astebetez, izan Klasean, taldean, edo norbanaka etxean bertan. Material didaktikoa ere formatu editagarrian egongo da webguneko filmaren orrialdean. Filma ikusteko aukeratutako data baina astebete lehenago bidaliko zaie ikastetxeei emailez filmaren pasahitza eta webguneko url-a.


Eskaintza honen bidez, Gipuzkoako ikastetxe eta ikasle guztiek aukera izango dute eskainitako edozein film ikusteko nahiz material didaktikoa deskargatu eta digitalki betetzeko, izan klasean, etxean bertan, edo zine aretoan, eta honela, bizi dugun ezohiko egoera honen aurrean malgutasun osoa eskaintzeko aukera izan dugu Tinkotik.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:
Jarduerari buruzko txostena:

Tinkok aukeratzen dituen filmak beti dute eduki aldetik baloreak lantzeko aitzakia ematen diguten gairen bat.
Filma ikusi eta ikastetxera itzultzean ikasmaterialen bidez hainbat gai landuko dituzte, besteak beste:
Ø Elkartasuna
Ø Familia
Ø Animaliei maitasuna
Ø Bulling-a
Ø Genero berdintasuna
Ø Transexualitatea nerabezaroan
Ø Ingurugiroari errespetua etab.

Ia 25 urte hauetan TINKOk haur, gazte eta familia osorako diren filmak katalogoan dituzten nazioarteko banatzaile eta ekoizle nagusienekin egin du lan: Global Screen, Sola Media, Delphis Films (orain Attraction Distribution), UiP, Nordisk Films, Celluloid Dreams, A Contracorriente, Paycom, Modiband etab.


Urtero eskaintzen ditugun filmak, kontu handiz aukeratutako filmak dira, eta ez dute haurrak aztoratuko dituen irudi bakar bat ere izaten. Filmak atseginak, erakargarriak, dibertigarriak eta kontatzen dituzten istorioak haurren sentimenduak mugituko dituztenak dira, goxotasuna eta adeitasuna sortuz.


Filmen eskubideak erosi, beharren arabera euskarara bikoiztu eta Euskal Herriko zinema aretoetan estreinatzeko gai gara, baita kultur etxe eta beste aretoetan emanaldiak antolatzeko edo beste kasu batzuetan Zineuskadiren katalogoko film egokiak hautatu eta filmen banatzaileekin kontaktua jartzen gara eskubideak lortzeko.
Urtero bezala, aurten ere gure proiektua gauzatzeko asmoa dugu, hau da, haur eta gazteak eskola orduetan, zinea euskaraz ikustea gonbidatzea eta horrela gazteen artean euskararen erabilera bultzatzea, filmak pantaila handian ikusiz.


Horretarako ikasmaterialak erabiltzen ditugu, film hauen ikusketa ez dadila izan euskara indartzeko bakarrik, baizik eta zenbait balore lantzeko eta zine kulturaren ezagutza euskaraz sakontzeko ere.
Tinko Euskara Elkartean garbi dugu euskara prestigiatu behar dela eta haurrek erdarazko film eskaintza ikusten duten modu berean, kalitate berean eskaini behar dizkiegula; areto komertzialetako pantaila handietan. Zenbaitetan, haur askoren lehen zinema esperientzia izango da hau. Hala ere, COVID19 ak sortutako osasun larrialdia dela eta aurreko ikasturte amaieran jadanik hasi gara emanaldiak ONLINE eskaintzen #EtxeanTinko eta #KlaseanTinko lelopean.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

LANTALDEA:

IZASKUN ARANDIA

Publizitatean lizantziatua eta Gidoigintzan Masterduna ( MA i (Bournemouth University, Screen Academy), Izaskunek telebista eta zine produkzion eskarmentu handia du. Ingalaterrako ikusentzunezko enpresa anitzetan aritu ondoren (BBC, Discovery Channel, TwoFour, BAFTA etab.)

2013an itzuli zen Euskal Herrira eta IZAR Films ekoiztetxea sortu zuen. Lan hau TINKOn betetzen duen erantzunkizunekin uztartu du;

-Tinkoren publikoarentzat egokiak diren Europako filmak identifikatu

-Kontratauak negoziatu eta banaketa eskubideak erosi.

-Bikoizketa prozesua kudeatu

-Exhibidoreekin kontaktua

-Komunikazio Korporatiboa eta dirulaguntzen kudeaketa

 

IÑIGO ARANDIA

Marketinen diplomatua eta 15 urtetik gorako esperientzia aholkulari gisa, Iñigo online marketinean espezializatu da, SEOko hainbatikastaro burutu ondoren. Enpresa-aholkulari bezelaaritu da ondorengo enpresetan: Beam Solutions(Erresuma Batua),General Motors Europa (Alemania) Onstar Europa (Erresuma Batua) GME (Alemania)eta Durana Kommunikation (Alemania).

Gaur egun, Kontu zuzendaria da Tinkon eta kudeaketa orokorra eta finantzetan

 

JAIONE GALARRAGA GALARRAGA

Jaione administrazioan graduatua da eta finantza eta bulego administrazioan espezializatzen

da. Tinkon jardun du 1996tik eta bere betebeharren artean daude:

-eskolekin, zine areto eta udaletxeekin komunikazioa

-txostenak bildu dirulaguntzetara aurkezteko

-emanaldien programazioak antolatzen ditu

-emanaldiekin zerikusia duten beharrak aurreikusten ditu: material didaktikoak prestatu etab.

-bulegoko administrazio orokorra: fakturazioa etab.

NAIA LOPEZ

2012tik Naiak Gipuzkoako emanaldien koordinatzaile bezala lan egin du, Bere zereginen artean: emanaldien prestaketa, filmen kudeaketa, eta eskolak zinera iristean ongietorria ematea eta emanaldia gainbegiratzea.

Txostenak prestatzen ditu emanaldien datuekin.

Momentuoro kontaktuan dago exhibidore, proiekzionista eta eskolekin , eta lan komertziala ere egiten du.

Dokumentu osagarriak
Loturak

Tinko Euskara