Atzealdea

FOLEY TAILERRA. Berziklatu zure inguruko objektuak pelikula baten soinu banda egiteko.

Egitasmoaren izena : FOLEY TAILERRA. Berziklatu zure inguruko objektuak pelikula baten soinu banda egiteko.

Eragilea : PIXELATU

Telefonoa
686792694
Kontaktua
Nerea Ganzarain

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Ikusentzunezkoak

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Teknologia
Musika
Etika
Plastika
Zein balio sustatzen ditu
Ekoizpen kulturalarekiko (zehazki zinemagintza eta ikus-entzunezkorekiko estimua eta errespetua. - Elkarlana eta gauzak modu ezberdinetan lantzeko onarpena - Ideiak eta proiektuak garatzeko autonomia. - Aniztasunaren balioa, sorkuntza forma desberdinak ulertu eta konpartituz, aberastu. - Birziklapenaren posibilitateak aitortu - Kontzientzia ekologikoa sustatu - Genero berdintasunean eta aukera berdintasuna oinarritutako hezkuntza
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

1.240€

GUZTIRA BEZ BARNE: 1.500,40€

Jardueraren deskribapena:

Tailerra 4 ordutakoa da, 5-20 bitarteko partehartzaileentzat izan daiteke. Tailerra bi eremutan gertatzen da: bati esperimentazio laborategia deritzogu eta besteari soinu-estudioa.


FOLEY tailerrak, soinu perzepzioa eta soinu ekoizpena izango ditu ardatz: Pelikula baten soinuak ikustera, edota irudiak entzutera gonbidatuko ditugu partehartzaileak, aldi berean film baten sekuentziaren soinu-banda elkarrekin sortuko dugu ere, oso modu irudimentsuan gainera.


Tailerra, belarriak irekitzeko dinamika errez batekin hasten da. Partehartzaileek, begiak itxita, filme baten sekuentzia entzungo dute. Ikusmena alboratzean, soinua bizitu egiten da eta horri esker, hots ezberdin gehiago identifikatzeko gai izaten gara. Horrela, soinu banda osatzen duten geruza desberdinak sailkatuko ditugu: musika, giroak, soinu-efektuak, elkarrizketa. Era berean soinu efektuak profesionalki nola egiten diren deskubritu dugu, Foley artisten lanbidea ezagutuz.


Tailer hau talde lanean oinarritzen da, eta talde bakoitzari filme baten eskena bat egozten zaio fragmentu horren soinu guztiak ekoizteko. Soinuak sortzeko milaka tramankulu erabil daitezke, birziklatzeko materialak, etxean topatu daitezkeen objektuak, gorputza bera… Esperimentazio laborategian, partehartzaileak soinu desberdinak sortzeko erabili daitezkeen aukera desberdinak topatuko ditu.


Azkenik soinu-estudiora sartuko gara eta soinu grabazio eta ediziorako softwarearen oinarrizko funtzionamendua erakutsiko zaie. Gainera, Oreka TX taldeko musikaria gurekin dugularik jolas eta erritmo desberdinak sortuko ditugu, musikaren geruza osatu ahal izateko.

Tailerra borobiltzeko , modu kolektiboan eraikitako soinu banda, tailer hasieran ikustako sekuentziari jarriko diogu, soinu banda ezberdin batek zein punturaino aldarazi dezakeen irudiaren mezua konprobatuz. Sekuentzia berriaren estreinaldia, tailerraren une hunkigarri eta dibertigarriena izaten da non gure lana eta esperientziaren ebaluazioa egiten baitugu. Gure esku, idei eta gorputzekin bizirik dagoen sekuentzia berria sortu dugu!

  • Zinemagintzaren profesio ezezagun baten lana ezagutzea
  • Soinugintzaren alderdi berria ezagutzea (musikaz ezezik) eta praktikan jarri
  • Soinuaren botere narratiboa esploratu
  • Ikus- entzunezkoetan sortzen den irudia eta soinuarenarteko elkarrizketaz jabetzea.
Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:
  • 2 espazio:

A) handia objektu guztiak sakabanatu eta esploratzeko.

B) isila, txikiagoa, isolatuago, grabaketa estudioa muntatzeko

  • Deskargatzeko eta aparkatzeko leku egokia.
  • Muntatzeko (1,5) eta desmuntatzeko (1,5) orduko aurreikuspena
  • Mahiak (4)
  • Proiektorea HDMI konexioarekin, pantaila eta soinua amplifikatzeko aukera.
  • Internet konexioa.

Grabazio estudioari dagokion guztia PIXELATUk jartzen du (hardware, software, mikrofonia, euskarriak, soinuak sortzeko material desberdinak…)

Jarduerari buruzko txostena:

Ikus-entzunezkoetan irudia lehenetsia izan da beti. Hala ere,irudiaren protagonismo horren itzalean, soinu-dimentsioan errotzen dira filmearen emozionalitaterako gakorik garrantzitsuenetarikoak. Nola lantzen da soinua beldurrezko film batean? eta komedia batean? Ikastaroaren lehen partean zinema genero ezberdinen kode sonoroak ikusiko ditugu, soinuaren kualitate narratiboa eta eragin emozionalak ulertzeko. Izan ere, musikaz gain, badira soinu-errekurtso anitz pelikula batean elementu jakinei erreparatzeko eta gure begiradak eta sentipenak bideratzeko.

Tailerraren bigarren partea soinuen sorkuntzan oinarritzen da. Partehartzaileek soinuak modu sortzaile eta irudimentsu batean sortu ahal direla deskubrituko dute, eta soinu diseinu ezberdinak lantzen dituzten film estilo ezberdinak ezagutuko ditugu, estilo bakoitzaren implikazio perzeptibo emozionalei buruz hausnartuz.

Izan ere, gehienetan filme bateko soinuak ez dira grabazioan jasotako zuzeneko soinuak izaten baizik eta postprodukzioan, estudio batean birproduzitutakoak, garbiagoak, eraginkorragoak. Sorpresa handia hartuko genuke horiek sortzeko erabilitako objektuak deskubrituko bagenitu. Adibidez, akziozko film bateko kotxe baten derrapearen soinua egiteko, ohea berotzeko gomazko urpoltsa bat erabiltzen dute foley profesionalek, mahaiaren kontra igurtzita.

Soinua, berezko erraminta komunikatibo bezala landu nahi dugu, lengoaia unibertsala den heinean, komunikazio emozionalerako tresna baliotsua baita. Tailer honen bitartez film bati gerturatzen garenean dugun jarrera aldarazi nahiko dugu eta beste begi batzuekin ikusi beharrean, beste belarri batzuekin entzutera gonbidatuko ditugu partehartzaileak. ZINEMAGINTZAREKIKO eta edozein artelanaren atzeko sormen prozesuaz ohartzeko gaitasuna izan dezaten espero dugu.

Tailer honen bitartez, film batekiko jarrera aldarazi nahi dugu: irudia ikusi beharrean, irudia entzutera gonbidatuko ditugu partehartzaileak. Beraz, tailerraren bihotzean ENTZUMENA dago eta horri ematen diogu protagonismoa. Soinuen, ahotsen, eta isiltasunaren kualitateari erreparatzeko aitzakiarekin, elkarren artean entzuteko eta elkarrekin lan egiteko gonbitea luzatzen diegu ikasleei, zinema komunitarioak eskeintzen dizkigun tresna pedagogikoak erabiliz.

Gainera, Foley-arteak, irudimena eta teknologia uztartzeko disziplina ezin hobea da. Alde batetik teknologia digitaletan murgiltzeko aukera paregabea da, soinu grabazio eta ediziorako software ezberdinak ezagutuko baititugu, kasu honetan musikan profesionalki aritzen den musikari batekin. Bestetik gure inguruko objektuekiko esplorazioa sustatzeko esperientzia aparta dugu, eguneroko goilara batek ezpata baten soinua sortzeko tramankulu egokia izan daitekela deskubritzerakoan.

Zinemagintzako hastapenetan sartzeko aukera ederra irekitzen zaigu, metodologia ludiko honen bitartez, soinuaren dimentsio narratiboan murgilduko baikara, irudia eta soinuaren arteko harremana eta dialektika horren botere signifikatzailean. Zer entzuten da irudian? eta zer eremutik kanpo? Nork du ahotsa eta nor dago isilaratua? nork ez du errepresnetazioa eta nork ez? Soinuaren erabilera, genero eta aniztasun ikuspuntutik eta, analisi kritiko baten bitartez lantzeko aukera eskeintzen da. Ikus-entzunezko arlo guztiak diren bezala, foley tailerra talde lanean oinarritutako praktika bat da. Elakrrekin eztabaidatuz, sortuz, eta grabatuz lortuko baitugu azken emaitza.

Tailer honetan ikasleek beste irakasgaietan lantzen dituzten konpetentziak modu transbersalean eta elkarrekin loturik lantzen dituzte, komunikaziorako gaitasunak lantzen ditugun bitartean, musika eta teknologian lantzen diren konpetentziak lantzen dira. Aldi berean, ikasleen arteko elkartasuna eta taldean lan egiteko parada hau, ikasleen gaitasun emozional, pertzeptibo eta komunikatiboak lantzen diren bitartean, irakaskuntza esperientzia gozagarria da hau, hortik aurrera filmea beste modu batean entzungo ditugularik.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

2018 urtean PIXELATU kolektiboa sortu zuten Nerea Ganzarain eta Estibaliz Urresolak. Ikus-entzunezkoan hainbat urtez lan egin ostean, sortzaile biek zinemagintza, herritarren arteko elkarrizketa eta parte-hartzea bultzatzeko eta gizarte-eraldaketarako tresna baliagarri gisa ulertzen dute. Horretarako ikusentzunezkoen sorkuntzari modu dibertigarri eta atseginean gerturatzeko tailer ezberdinak diseinatzen dituzte.


Bi urte hauetan garatutako tailerrik nabarmenenak hurrengoak izan dira: Foley Tailerra: Soinu-perzepzioa eta soinu-ekoizpena izango ditu ardatz. Gazteekin film baten sekuentziaren soinu-banda elkarrekin sortuko dugu, soinu software eta gure irudimenari esker: Aurreko esperientziak: Euskaltzaleen Topagunea – Durangoko Azoka (2019,2020); FesTVal de Gasteiz (2018). Durangoko Azoka

Stop-motion barnetegiak. Ikastaro luzeagoa, animazio laburmetraiaren prozesu guztia lantzen dugu ume/gazte talde batekin. Stop motion teknikaren bitartez, zinemagintzaren magian murgildu eta elkarlanean, itsasoaren kutsadura edota anistazunaren inguruko hausarketarri buruzko la laburmetraiak ekoiztu genituen.
Aurreko esperientziak: Laudioko Udala (2018 eta 2019 uda-barnetegiak); Gazte Film Fest (2019); Zineuskadi eta Eitb3 (Zinegabonak Pixilazio tailerra 2019) ContAnimation


Begiradak josten. Emakumeen ikus-entzunezko ahaldutzea sustatzeko bideoforum eta tailer honetan, emakumearen errepresentazio zinematografikoa bai eta emakumezko zinema zuzendari aintzindarien errepasoa egin ondoren, elkarlanean, emakumeek pieza kolektibo bat sortuko dute.
Aurreko esperientziak: Adi Emakumeak (Urduña) - Emakunde.  Begiradak Josten

Herri-zinema parte-hartzailea: Herriari, testuinguruari edota errealitate jakinei lotutako zinema parte-hartzailea sustatzeko sormenerako espazio kolektiboak.
Aurreko esperientziak: AMPA Lamuzako Gurasoen Elkartea eta Arabako Foru Aldundia (Lamuza ikastetxearen 50.urteurrenaren bideoa); Naizen - Asociación de Familias de menores Transexuales (stop motion tailerra identitate anitzen alde); Gipuzkoako Foru Aldundia eta Erkibe elkartea herriaren memoria historikoaren alde (FILMO-RECUERDO proiektua). Lamuza 50 urte


Ikusi gure proiektu guztiak hemen: https://pixelatu.com/proyectos/

Estibaliz Urresola gidoigile eta zinema zuzendaria da. Bere lanik azpimarragarrien artean, nazioartean hainbat sari jasotako ADRI fikziozko laburmetraia, edo PAPEREZKO AHOTSAK luzemetrai dokumentala dira, azken hau 2016ko Donostiako Zinemaldian estreinatuta, eta Batzelonako Zinemaldia.cat jaialdiaren Urrezko Txapelaren irabazlea. Bere azken fikziozko laburmetraia POLVO SOMOS Bilboko ZINEBI jaialdiko nazioarteko sail ofizialean estreinatu da. Egun, bere fikziozko lehen film luzearen garapen fasean dihardu, 20.000 ESPECIES DE ABEJAS. Estibalizentzat zinema elkarren artean hurbiltzeko modua da, errealitate eta balore zehatzetan inspiratzen diren istorioak kontatzeko baliabidea. Horregatik 2018an, Nerearekin batera PIXELATU sortzen du, ikus-entzunezkoa gizarte-eraldaketarako tresna gisa lantzen duen kolektiboa. 2019 an bere ekoiztetxe propioa sortzen du, Sirimiri Films.

 

Nerea Ganzarain ikus-entzunezko errealizadorea multimedia da, diseinu grafikoko eta animazio lanetan diharduelarik. Elias Querejeta Zine eskolako lehenengo belaunaldiaren artxibo ikaslea izan eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ikusentzunezko Komunikazio gradua du. Bere ibilbidean sormen artistikoa eta eskena eta musika ekoizpena uztartu ditu, ikusentzunezko lan eta dokumental anitz egin dituelarik.
Era berean, ikus entzunezko tailer desberdinak garatu ditu, hezkuntza, berdintasuna edota garapen iraunkorreko alorretan, sormena eta ekoizpen kolektiboko ereduak sustatuz eta narrazio forma berriekin esperimentatuz.

Mikel Ugarte txalapartari eta sortzaile multi disziplinarra izateagatik bereizten da. Gazte gaztetik zenbait egitasmotan murgilduta ibili da. 1999an Zurartean proiektu musikalaren partaidea izan zen. Ikerkuntzan eta garapenean oinarritutako joera berrien Laborategia eta txalapartaren ikuspegi propioa bilatzen zuen taldea izan zen. 2002an Briganthyak taldeko kidea bihurtu zen, talde hau folk, rock eta musika zeltiarra batzen zituen 2003. urtean Etxak Txalaparta Konpainiako musikaria egin gen Kepa Junkeraren gidaritzapean. eta 2008tik aurrera Oreka TX taldeko txalapartaria da.

Dokumentu osagarriak