Atzealdea Gabriel Celaya Nazioarteko IV. Poesia Saria, martxan

Gabriel Celaya Nazioarteko IV. Poesia Saria, martxan

Diputatuen Kontseiluak, Kulturako Departamentuak eskatuta, gazteleraz idatzitako obra berriak eta jatorrizkoak saritzea xede duen Gabriel Celaya Nazioarteko IV. Poesia Saria deitu du.

Gabriel Celaya Nazioarteko IV. Poesia Saria, martxan

Kultura Zuzendaritza Nagusiaren egitekoa da, kulturaren sustapen eta hedapenaren alorrean, beste batzuen artean, honako hau: arte eta kulturaren alor desberdinak zaintzen, zabaltzen eta aberasten dituzten entitate eta sortzaileei laguntzea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gabriel Celaya (Hernani 1911 - Madril 1991) poeta gipuzkoarraren oroimenez, bere izena daraman sari hau sortu zuen 2011n, bere jaioturtearen mendeurrena ospatzeko. Aurreko edizioan Sergio García Zamora poeta kubatarrak irabaki zuen Diario de un buen recluso liburuarekin.

PARTE HARTZAILEAK

Nahi duten idazle guztiek har dezakete parte, edozein leku eta nazionalitatekoak, lan bat edo gehiago aurkeztuz. Ezin izango dute lanik aurkeztu sari honen aurreko edizioetan sarituak izandakoek.

OBREN BETEBEHARRAK

Lanak gai, neurri eta errima librekoak izango dira eta 500 lerro izan beharko dute gutxienez. Lanak, gazteleraz idatziak, originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Nolanahi ere, aldizkarietan, antologietan edo sarean argitaratu diren poema bildumak ere onartuko dira, beti ere bilduma horien ehuneko hamarra (%10) baino gutxiago atera bada argitara. Ez dira onartuko beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.

LANAK AURKEZTEKO MODUA ETA EPEA

Obrak aurkezteko epea 2019ko uztailaren 17 arte izango da. Lanaren 5 ale aurkeztu behar dira Lanaren 5 ale aurkeztu behar dira.

  • Lanak, grapatuta edo behar bezala koadernatuta aurkeztuko dira, DIN-A4 formatuan, idazmakinaz edo ordenagailuan idatzita, espazio bikoitzean eta orriaren alde batetik bakarrik.
  • Orriak zenbakituta egotea komeni da.
  • Ale guztietan lanaren izenburua eta egilearen ezizena jarri behar dira.
  • Lanaren bost aleekin batera kartazal itxi bat atxiki beharko da, kanpoko aldean lanaren izenburua eta egilearen ezizena duela. Barruan honako datu eta dokumentuak: egilearen izen-abizenak, helbidea, harremanetarako telefonoa, helbide elektronikoa, NA edo pasaportearen fotokopia, eta ohar biobibliografiko laburra.
  • Lanaren bost aleak eta kartazal itxia beste kartazal baten sartuko dira, kanpokaldean honakoa jarri beharko delarik nahitaez: «Gabriel Celaya Nazioarteko IV. Poesia Saria 2019»
  • Helbide honetara bidaliko da: Koldo Mitxelena Kulturunea, Urdaneta Kalea 9, 20006 Donostia.
  • Aurkeztu ahal izango da halaber Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propioetan nahiz itunduetan, Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe.
  • Ez dira inola ere onartuko posta elektronikoz bidalitako lanak.

SARIA

Sari bakarra egongo da, 10.000 eurokoa eta irabazleari Leopoldo Ferran eskulturoeak egindako garaikur artistiko bat emango zaio.

EPAIMAHAIA

Adituek osatutako aurretiko irakurtze batzorde batek aukeratuko ditu lanak. Batzorde hori Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatuko du. Aukeratutako lanak Epaimahai batek baloratuko ditu. Epaimahai hori saria Aldundiak izendatuko du, eta epaimahai kideak zeintzuk izango diren jendaurrean jakinaraziko da eta Gipuzkoako Aldizkari ofizialean argitaratuko da.

SARI-EMATEA

Sariaren irabazlea 2019ko abenduan jakinaraziko da publikoki. Erabakia apelaezina izango da.

SARITUTAKO OBRAREN ARGITALPENA

Saritutako obra poesian espezializatutako argitaletxe ospetsu batek argitaratuko du, edizio zaindu batean.