Atzealdea Gaztainak neguari ongi etorria emateko

Gaztainak neguari ongi etorria emateko

Igartubeiti Baserri Museoak, euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera eskaintzen digu eta baita gure inguruko natura eta fruituak ezagutzeko ere!

Gaztainak neguari ongi etorria emateko

Euskal Herrian aintzina aintzinatik landatu eta erabili izan den zuhaitza da gaztainondoa. Ugaria izan da Euskal Herriko basoetan, nahiz eta XIX.mende amaieran agertu zen izurrite batek gogor eraso zion. Gaztaina, intxaurrarekin eta urrarekin batera aintzinako gizakiaren elikagai oinarrizkoenetako bat izan da. Gaztainak baserri giroko gizartearen oinarrizko jaki izan dira, esan liteke orain ez asko arte "oinarrizko jakia" izan zela.

Belaunaldiz-belaunaldi gaztaina ezinbesteko jakien multzoko bat zen,Erromatar legioko soldaduek, bidaia luzeetan gaztainaz betetako zakutxo bat eramaten omen zuten beraiekin.

Gaztainondoaren hostoa, arnas aparatuko gaixotasun ezberdinentzako sendabelar bezala erabili izan da. Eta zura berriz eraikuntzan asko erabili izan da: altzariak egiteko, sagardo kupelak egiteko, erreminta ezberdinen kirtenak egiteko…

Hirietan ohikoa da udazken eta neguan zehar, gaztaina-saltzaileen postu txikiak ikustea, sutegi txiki batean gaztainak bertan erre eta saltzen dituztenak paperezko kukurutxo batean.