Atzealdea

Generoa eta aniztasun sexuala antzerkiaren bitartez

Egitasmoaren izena : Generoa eta aniztasun sexuala antzerkiaren bitartez

Eragilea : Maddi Sara Goikoetxea Juanena

Telefonoa
671245643
Kontaktua

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Dantza
Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Etika
Zein balio sustatzen ditu
Genero-berdintasuna, errespetua, tolerantzia eta inklusioa indartzeko helburua du, genero eta sexu-aniztasunaren gaiarekin lotuta bereziki.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

Jarduera osoa bi orduko lau saiotan banatuta egongo da (ordu t’erdiko 5 saio ere izan litezke), hau da, 8 ordu guztira.

Jarduera osoaren prezioa 450 eurokoa da.

 

Jardueraren deskribapena:
Lau saiotako ikastaro honek (guztira 8 ordu) antzerki dinamiken bitartez 14-16 urte bitarteko nerabeekin generoa eta aniztasun sexuala lantzea du helburu. Antzerki-teknika ezberdinen bitartez generoa eta sexualitatearen inguruan geure gizartean ditugun aurreiritzi, sinesmen eta baloreak aztertuko ditugu, iruditegi horren baitan dagoen matxismoa identifikatuz eta gaitzetsiz; baina, batik bat, nork bere esperientziatik bizitakoari lehentasuna emanez: Zer suposatu du nire bizitzan neska gorputzarekin jaiotzea? Zer mutil gorputzarekin jaiotzea? Nola baldintzatu gaitu horrek bizitzako eremu ezberdinetan?
Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:
Jarduera modu egokienean gauzatu ahal izateko, espazio zabal bat beharrezkoa da: kasu batzuetan, ohiko ikasgelatik aulkiak kenduta edo apartatuta nahikoa izango da, eta bestela, ikasgela handiago batera joan beharko gara (gimnasiora, adibidez). Nolanahi ere, ez da bestelako berezitasunik behar. Baliabideei dagokionez, eskolak musika aparatua jarri beharko luke.
Jarduerari buruzko txostena:

Zapalduen antzerkia (Augusto Boal) eta Antzerki Sistemikoa (Emma Luque Madrildarrak sortutako sistema) osatzen duten filosofia eta metodologia oinarri harturik, sorkuntza kolektiboak generoa eta sexu-aniztasunaz hausnartzera eramango gaitu.

Gai honek edonor interpelatzen du eta pil-pilean dugu egungo gizartean: borroka feministen gorakadarekin batera, biolentzia matxistari eteteko modu bakarra aldaketa estruktural bat dela konturatu gara, eta, horretarako, genero-sistema deseraiki behar dugu: Generoaren inguruko kontzepzio berri bat sortu, dualitatearekin hautsi, maskulinitate berriak bultzatu eta aniztasuna besarkatu. 
Hau ez da, inondik inora ere, lan erraza; geure sentitzeko, pentsatzeko, hitz egiteko, mugitzeko.. modua aztertzea eskatzen baitu, begirada kritiko batekin, gainera. Horren integratuta eta azalera atxikita dauzkagun praktika hauetaz jabetzeko tresna paregabea da antzerkia, biluztu egiten baikaitu, zaurgarri azaldu besteen aurrean.

Generoa eta sexualitatea separa ezinak diren kontzeptuak dira, elkar elikatzen baitute, hau da: genero-sistemaren baitan sexualitatea jorratzen da (adibidez, gizontasun eredu hegemonikoa heterosexualitateari lotuta dago) eta alderantziz; eta biak ala biak gorputzarekin lotura zuzena dute, “haragi” egiten dira. Horregatik, Jaques Lecoq-en metodologiaz baliatuko gara, Antzerki Fisikoaren bidez gorputzarekin eta “organikoa”, erraietakoa.. den horrekin konexioa sendotzeko asmoz. 

Aipatu dudan moduan, egun pil-pilean dugu generoa eta sexualitatearen inguruko eztabaida, eta honen inguruko hausnarketa beharrezkoa ez ezik, pedagogikoki eta akademikoki oso interesgarria da, gizarte batean historikoki gertatu diren botere-harremanak jorratuko baitituzte ikasleek. Horregatik, kurrikulumeko hainbat ikasgairekin eduki lezake lotura, baina bereziki, Etika, Hezkidetza, Filosofia eta Antropologia azpimarratuko nituzke.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Maddi Goikoetxea Gizarte Antropologian graduatua da (2012-2016, EHU eta UCM-tik) eta bere ibilbide artistikoa antzerkiari lotuta dago: 2018an Antzerki Fisikoa ikasi zuen Buenos Airesen (“Cabuia: Escuela Internacional de Movimiento y Creación Teatral”).

Egun, Arte Terapiako posgrado bat bukatu berri du Mexiko Hirian: “Counselling y Regulación Emocional a través del Arte Terapia” (Universidad Autónoma de Madrid eta Taller Mexicano de Arte Terapia). Bertan, Gorputz-adierazpeneko irakaslea izan da Dantza- Terapiako diplomatu batean (“Semilla que Late Danzaterapia”) eta hainbat tailer eman ditu Antzerki Fisikoa eta Arte Terapia uztartuz. Momentu honetan, ildo beretik, Errenteriako Antzerki Labean bi nerabe talderi ikastaroa ematen dihardu.

2019an, Euskal Aktoreen Batasunak antolatutako “Sormenaren parte izan” ekimenean parte hartu zuen: Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean elkarbizitza sustatzeko antzerki-sorkuntza kolektiboan, hain zuzen ere, Margari Altolaguirreren zuzendaritzapean.

Antzerkiaren aplikazioari begira, hainbat ikastaro egin ditu: “Herramientas teatrales para la resolución no violenta de conflictos con perspectiva de género” (Madrid, 2019) Emma Luqueren eskutik; eta “Teatro de las oprimidas y memoria histórica” (Irun, 2017) Gorka Álvarez eta Alazne Corralen eskutik.

Dokumentu osagarriak