Atzealdea

Frida Kahlo

Egitasmoaren izena : Frida Kahlo

Eragilea : Pollo Rosa Antzerki Taldea

Telefonoa
652748676
Kontaktua
Iñaki Santos

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Musika
Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Musika
Plastika
Zein balio sustatzen ditu
Jarduerari lotuta bi gai landuko ditugu bereziki: 1. Sentikortasun artistikoa: Kultura eta arte garaikedearekiko irizpide eta sentikortasuna sustatzea. 2. Sexu identitatea: genero identitatea, sexu orientazioa eta genero rolak lantzea, haientzako duten esanahietik.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
DBH3 eta DBH4ko ikasleei zuzendua
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
55 minutuko bi emanaldi eskeiniko dira jarraian, bi talderekin lan egiteko. Eta talde bakoitzean, gela batean sartzen diren ikasle kopurua, 15-35 bitartean.
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
750€
Jardueraren deskribapena:

1. Antzezlana: “Gertrudisen Lagunak”: Atal honetan, Frida Kahlo-ren kuadro baten pasarte bat antzeztuko dugu zuzeneko musika erabiliz. 20’

2. Hasierako erreakzioak jasoko ditugu, aurretik dakartzaten ideiak ezagutzeko:
Sormena lantzen hasteko, ikusi dutenaren marrazki azkar bat egitea proposatuko diegu. Lan hau bideratzeko, zein pertsonaia, egoera eta emozio bizi izan dituzten galdetuko diegu. 5’

3. Bateratze-lana: Nola sentitu zara istorioa entzutean? Eta marrazkia egitean? 5’

4. Azalpena: Fridaren ikuspuntutik. 5’

5. Eztabaida: Ikusitakoaren inguruko eztabaida sortuko dugu. Helburua, norberaren itxurak, kanpora begira, zer esaten duen hausnartzea da. Zer gertatuko litzateke gure generoari ez dagokion itxura hartuko bagenu? Zein ondorio ekarriko lituzke?

Galdera errezak dira, baina egokiak eztabaida epel gera ez dadin. 25’
a. Zer jantziko luke, orain dela 100 urte, emakume dotore batek?
b. Eta gizon batek?
c. Eta gaur egun?
d. Zuk nahi duzuna janzten duzu? Zure lagun edota gelakideek erabiltzen duten arropa mota bera erabiltzen duzu? Ba al dago lagun-taldean nabarmen desberdin janzten den inor?

Fridaren argazki bat erakutsiko dugu, “gizonez” jantzita:
e. Eraman “behar” duzun arropa motarik bada?
Eta beste mota bateko arropa erabili nahi baduzu?
Eta neska izanik trajea jantziko bazenu? Eta mutila izanik soinekoa?
Ausartuko zinateke? Zer pentsatuko zenuke zure inguruko batek egingo balu?

6. Bukatzeko, honek guztiak Fridari nola eragin zion hausnartuko dugu:
Nola eragin zion, halaber, bere pinturari, bere adierazteko etakomunikatzeko moduari. Askatasunez adierazi dezakegu guk ere garen hori artearen edozein tresna edo adierazpide erabiliz? Ezagutzen al dugu hau egin izanagatik egun famatua den norbait? Eta gure inguru gertuagoan? 5’

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Lekua: Ikasgela izan daiteke

Iraupena: 55minutuko (klase-ordu bat) bi saio proposatzen ditugu, bata bestearen segidan eta bakoitza talde batekin.

Covid-a dela eta bizi dugun ezjakintasun egoeraren aurrean, kasurik zailenetan ere gauzatzea posible den proposamena daukagu. Lana gela barruan egingo genuke.

Muntai eta lekualdatze lanak oso arinak dira: Kuadroa, kitarra eta bi antzezle.

Eta ez da aurretiazko ez eta ondorengo denborarik beharko prestaketa edota jasotze lanetarako.
Ekintzak irauten duen bitartean ikasleak segurtasun distantzia mantenduko du, Ikastetxe bakoitzak ezarritako neurriak errespetatuz eta bere lekuan mantenduz.

Jarduerari buruzko txostena:

“Gertrudisen lagunak: Frida Kahlo” proiektua arte garaikidea modu erraz eta dibertigarrian zabaltzeko helburuarekin sortu zen. Artean garrantzitsuak zaizkigun balio eta emozioak aurki ditzakegu. Kasu honetan, sexu identitatearen aniztasuna ezagutu eta baloratuko dugu.

Horretarako, artea gertutasunetik bizi behar dutela uste dugu, haien bizipen eta emozioen arabera ulertuz, antzekoak zaizkien egoerak nola adieraziko lituzketen esploratu ahal izateko.

Fridak asko sufritu eta gozatu zuen, sutsuki bizi izan zen. Nor bera baino hoberik, orduan, emozioen mundura eskutik helduta eraman gaitzan?

Nola sentitzen zara zure gorputzarekin, zure itxurarekin, zure sexualitatearekin, bai zurekiko eta bai besteekiko? Galdera hauetatik abiatuta sortzen zaizkigun emozioak landuko ditugu. Honekin, gero, artera itzuli eta ikusi ahal izateko nola egiten dugun gure identitatearen inguruko hausnarketa
eta nola adierazi ditzakegun horrek sortarazten dizkigun emozioak.

Arreta berezia emango diogu espazio eroso eta goxoa sortzeari, askatasun osoa sentitu dezaten haien adierazpen garaian. Lehen aipatu bezala bi arlo nagusi landuko ditugu: sentikortasun artistikoa eta sexu aniztasuna.

HELBURU NAGUSIAK

Artistikoak:

  1. Ekintza artistikoari eta bere adierazpideei buruzko interesa piztu.
  2. Adierazpen kulturaletara gerturatzea bultzatu.
  3. Artelan batek sortzen dituen emozioak hobeto identifikatzen ikasi.

Sexu aniztasunari loturikoak:

  1. Errealitatea genero ikuspuntutik barrena begiratu.
  2. Norbere sexualitatea onartzeko hausnarketari leku egin.
  3. Sexu aniztasuna aztertu eta baloratu errealitate desberdinak errespetatu ahal izateko.

Helburu hauek bete ahal izateko haientzat erakargarri eta erraza den proposamena da gurea: antzerki eta musikarako tartea, pinturaren bitartez haien adierazpenerako tartea, eta azkenik, eztabaida gidatua, hots, landutako kontzepuei lekua eman eta argitzeko tartea.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Amaia Ruiz de Galarreta
Antzerki ikasketak Madriden (Arte 4) eta Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean egin ostean, aktore lanetan ibili da. Besteak beste, telebistako Goenkale telesailean eta 3txulo jokoan aurkezle, eta Topic
txontxongilo museoko bisita gidatuetako aktore. Gaur egun, Donostiako ikastetxeetan Orekatu (bullying-ari buruzko mikroantzerkia) antzezten dabil eta baita haurrei antzerki klaseak ematen ere.

Barbara Rivas
Antzerki fisikoko ikasketak Madrileko RESADen eta Londreseko Rose Bruford College-en egin ditu. Euskal Telebistan egin zituen bere lehenengo lanak; Goenkale eta Goazenen besteak beste. Antzerkian Cyrano obran dabil lanean Baionako Hecho en casa konpaniarekin euskeraz, frantzesez eta gazteleraz antzezten. Bestalde, Arimaz konpaniarekin 3.urtez Donostiako ikastetxeetan bullying-ari buruzko antzerki-tailerrean murgilduta.

Iñaki Santos
Pollo Rosa eta “Gertrudisen lagunak” lanaren sortzailetako bat. Magisteritzan diplomatua da E.H.U.n eta Giza zientzien masterra egina du UOCen, hain zuzen, Artea, Literatura, eta Kultura Garaikideari buruz. San Telmo eta Chillida Leku museoetan lan egin izan du bisita gidatuak eta tailerrak eskaintzen. Umeentzako hezigarriak diren antzerki proiektuetan hartu du parte Ipuin Kantalariak, Bazen Behin Clown, Intujai eta Ganso & Cia-rekin, baita “Break a leg” bezalako arte inklusiboen proiektuetan ere, Donostia 2016 programazioaren barruan. Generoaren gaia sakondu du Pittsburgh
unibertsitateak eskeinitako kurtsoan: Generoa eta sexualitatea: aniztasuna lan arloan.

Proiektua burutzeko pedagogo baten partaidetza ere izan dugu:

Luz Olmeda
Magisteritzan diplomatua, Hezkuntza zientzietan (eskola orientazioa) lizentziatua eta Giza Antropologian lizentziatua (E.H.U) Hezkuntza arloan 35 urtez aritua, hasiera batean irakasle, eta ondoren, orientatzaile eta D.B.Hko zuzendari La Asunción ikastetxean. Proiektu hezitzale ugari burutu ditu, haietariko asko arte eszenikoetara loturik.

Dokumentu osagarriak
Loturak

Gertrudis lagunak web