Atzealdea Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egiten du EMSIMEk sustatutako ondare-gaien 3D fotogrametria-proiektuarekin.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egiten du EMSIMEk sustatutako ondare-gaien 3D fotogrametria-proiektuarekin.

EMSIME Euskadiko Museoen Katalogo Kolektiboak sustatuta, Stoa enpresa 3D fotogrametriak egiten ari da hainbat museotan, ondare-gai hautatuak hiru dimentsiotan birtualki ikus ahal daitezen.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egiten du EMSIMEk sustatutako ondare-gaien 3D fotogrametria-proiektuarekin.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du EMSIMEk sustatutako ondare-gaien 3D fotogrametria-proiektuarekin.

3D fotogrametria-lanak Gordailuan egiten ari dira, argazki-estudioan, hain zuzen. Baina ez dira soilik Gordailuko objektuak. Izan ere, Aldundiaren meneko hiru museoek ere parte hartzen dute:

  • Zumalarregi Museoak bolbora-adar bat, trabuko bat, uniforme bat eta kanoi biko pistola bat ekarri ditu.
  • Igartubeitirentzat, giltzarrapoa (giltza eta guzti), kaikua, uztarria, pitxerra, su-ondokoa, argizaiola eta eltzea.
  • Euskal Itsas Museoaren berri emateko, itsasontzien bi modelo-erdi, ura xukatzeko tangarta, soka jaurtitzeko eskopeta, eskalapoina, eta arrain-neurri gisa erabilitako milotarra eta arroa.
  • Gordailuak biltzen dituen foru-bilduma etnografikoen artean gorua, saskia, motibo figuratiboz apaindutako pitxerra, lanabes zenbait, bai eta erloju-pisuarena egiteko berrerabilitako obus zaharra ere.

Lana lau saiotan egiten ari da, erakunde bakoitzeko bana, azaroaren 29an hasi eta abenduaren 20an bukatzeko asmoz.

Emaitzak ikusgarriak dira benetan, eta dagoeneko sare sozialetan ikus daitezke ale batzuk, @3dStoa enpresak zabalduta.  Lan bikaina, EMSIMEri esker gauzatu ahal izan dena.