Atzealdea Gipuzkoako sei leku paregabetan egingo dira Dantz Point saio berriak

Gipuzkoako sei leku paregabetan egingo dira Dantz Point saio berriak

Dantz Point-ak ekintza artistikoak dira, batez ere musika elektronikoko eta abangoardiako saioak, leku enblematikoetan eta bi protagonistarekin: musika eta ondarea.

Gipuzkoako sei leku paregabetan egingo dira Dantz Point saio berriak

Beste urte batez, Dantz Point programa Gipuzkoara itzuli da. Ekitaldi honek ondarea musika elektronikoarekin eta abangoardiakoarekin bateratzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren laguntzarekin. Oraingo honetan gainera, bi urteko pandemiaren ondoren, zuzenekoa berreskuratuko du.

Edizio honetan, sei ekitaldi izango dira Gipuzkoan zehar, zuzenekoaren bidez eta baita formatu digitalean ere: Tolosako Zumardi Txikia, Oiartzungo Arditurriko meategiak, Lasarte-Oriako Brigiden komentua edo Donostiako Kursaaleko terrazak. Irun eta Hondarribian ere izango dira ekitaldiak, oraindik zehaztu gabeko guneetan.

Programaren hasiera Paolo Solo eta Furoniaren en eskutik izango da. Lehen Dantz Point hau apirilaren 30ean (larunbata) egingo da, 19:00etan, Lasarte-Oriako Brigiden komentuan. Ondoren, hurrengo ekitaldien datak jakinaraziko dira, Gipuzkoako gune enblematikoetan banatuta. 

Programazio guztia proiektuaren webgunean aurkitu dezakezu.