Atzealdea

GOENKALETIK GO!AZENERA: TELEBISTARAKO EUSKAL FIKZIOA

Asteazkena, 08.05.2019 , 19:00
Euskara

GOENKALETIK GO!AZENERA: TELEBISTARAKO EUSKAL FIKZIOA

Telebistarako euskal fikzioak ibilbide luzea egin du gaur arte. Goenkale telesaila da telebistarako euskal fikzioaren mugarrietako bat, 21 urtez eman ondoren. Gaur egun Go!azen da euskal telebistaren fenomeno berria: batez ere gazteenen artean arrakasta duen telesaila, fikzioa eta musika uztartzen dituena. Xabi Zabaleta –Go!azenen sortzaileetako bat-, Ainhoa Larrañaga -aktore protagonistetako bat- eta Olatz Beobide –Goenkaleren errealizadorea- euskal fikzioaren iraganari, orainari eta etorkizunari buruz arituko dira.