Atzealdea

GORDAILUA IBILTARIA: Gure Nagusiak

GORDAILUA IBILTARIA: Gure Nagusiak

Telefonoa
943 555 520

Herria:

Irun

Aktibitate mota:

Tailerra

Egokitutako ezgaitasunaren arabera:

Irisgarria mugikortasun urriko pertsonentzat
Irrisgarritasun neurriak
Ukimen-bidezko elementuak. Jardunaldia zahar-egoitzan bertan egingo da
Data eta ordua:
Urria eta abendua artean
Elkargunea:
CASER RESIDENCIAL ANAKA (C/Anaka,8 .20301 Irun) eta CASER RESIDENCIAL BETHARRAM (C/Zubieta, 161.20280 Hondarribia)
Prezioa:
Doan
Hizkuntza
Euskara, Gaztelania eta Frantsesa
Aktibitatearen deskribapena:

Gipuzkoako zahar egoitzatan diren gure nagusiei Gordailuko edukia hurbilduko diegu. Gordailuan beraien haurtzaroan ezagututako pieza  desberdin asko gordetzen dira, eta aukeratutako pieza batzuen inguruko solasaldiaren bitartez nagusien ezagutzari balioa emango diogu.  Hau da, nagusi  askok Gordailuraino etortzerik ez dutenez gero, aukeratutako pieza batzuk egoitzetara eraman eta solasaldien bitartez nagusien ezagutzari balioa emango diogu: egoiliarrekin elkarreragineko saioak egingo dira, haurtzaroko esperientziak eta pertzepzioak jasotzearren. Lehenengo hurbilketarako "SUTONDOA" gaia azalduko diegu, suarekin lotura ala sutondoan ziren pieza batzuei Gordailutik ateratzeko aukera emanez

Oharrak
Mugikortasun-arazoak direla-eta Gordailura etortzerik ez duten adinekoen kolektiboei beren bizileku-egoitzetan egun eta ordurik egokienean ondareaz jarduteko aukera
Antolatzaileak
Gordailua eta Aiur Euskadi 21 SL
 
 
#
#
#
#