Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Deitu edo idatzi, eta behar duzunarekin lagunduko zaitugu.
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Elias Querejeta zine eskola
Gordailua
Gurutz Linazasororekin topaketa
Izen emateko azken eguna Urtarrilak 22
Aintzinari buruzko jardunaldiak
Ezagutu sortzaile honen bizitza eta lana
Iraganean eta orainean sortu dituzten argazkien biltegi eta erakuslehioa
On line kontsultatu Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumaren katalogoa
Kultur ondasuna iraunaraztearen helburuarekin, 60.000 objektu baino gehiago biltzen ditu Gordailuak Irungo bere egoitzan, arkeologikoak, etnografikoak, historikoak, artistikoak… Horietako batzuk ikusi ahal izango dira antolatu dituzten bisita gidatuetan, barne funtzionamenduaren mekanismoak ezagutaraztearekin batera.
Lehenengo bisitak, esaterako, azalduko du nola ematen zaien erantzun egokia, joko ospetsuaren aitzakian, harrizko, paperezko eta metalezko objektuek behar dituzten tenperatura- eta hezetasun-maila eskakizunei.
Hilabetean behin izango dira bisita gidatuok, ostiralez. 17:00etan gaztelaniazkoak izango dira, eta 18:00etan, berriz, euskarazkoak. Hala ere, taldea osatuz gero, bisitaldiak beste ordu eta egunen batean egitea posible izango da. Modu batera edo bestera, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, 943 555 520 telefonora deituz, edo gordailua@gipuzkoa.eus helbidera idatziz.
2018an, esaterako, 450 bisita jaso zituen Gordailuak.