Atzealdea

Haatik Dantza Konpainia

Haatik Dantza Konpainia

2021. urteko jarduerak

Herria: Gipuzkoa

Web orria: https://www.haatik.com/eu/

E-posta: haatik@haatik.com

Gaia: Arte eszenikoak

Haatik Dantza Konpainia

2011. urtean Aiert Beobideren zuzendaritzapean martxan jarri zen Haatik Dantza Konpainia gipuzkoarra. Sorkuntza propioetan lan egiteaz gain, hainbat sortzaileekin elkarlanean aritzen da, dantzaren bidez iraganeko eta egungo gizarte eta kulturan hausnartu eta proposamen artistiko ezberdinak eskainiz.

Ordu ezkero nazioarteko jaialdi esanguratsuetan izan da lanak aukezten. Euskal Herrian Kalealdia, Kaldearte, Kaleka eta Leioako Umore azokan, penintsulan Valladolideko TAC eta Bartzelonako NunOff, eta baita Frantziako Fest arts, Les Sarabandes, Musicalarue edo Malices et Merveilles bezalako jaialdietan.

Haatikek dantzaren sorkuntza eta erakusketaz haratago, dantza gizartera hurbildu eta arte eszenikoen sektoreko beharrak asetzeko helburuarekin, dantzaren formazio, sensibilizazio eta zabalkunderako ildo ezberdinetan lan egiten du HIK DANTZA egitasmoaren bitartez.

2021. urteko jarduerak

Dantza sorkuntzak

Konpainiak biran jarraitzen du aretoko Errimak Bi Oinetan eta kale edo ez-ohiko espazioetan eskaintzekoa den Lau Eme lanekin. Besteak beste, LORALDIA jaialdiaren egitarau barnean Bilboko Azkuna Zentroan eta Paris iparraldean ospatzen den Malices et Marveiles jaialdian eskaini dira emanaldiak.

Bien bitartean, konpainiak UR izeneko sorkuntza prozesu berria bat burutu du. Garapenaren aitzakiarekin gure inguruak eraldatzeko beharrari buruzko hausnarketa ekartzeko asmoarekin.

Mediazio eta formazio ekintzak

2018. urtetik konpainiak dantzaren alorreko hainbat esparrutan lan egiten du, dantzaren komunitatea handitiu, sendotu eta aurkitzen diren beharreri erantzunak emateko. Ondoren aipatzen ditugu nabarmenenak:

  • Pasaiako Dantza Festibala: Konpainiak Pasaiako Udalarekin elkarlanean antolatzen duen kalitatezko dantza jaialdi parte-hartzaile, parekide eta integratzailea da. Euskal konpainia eta sortzaileen lanen erakusleiho den jaialdiak Pasaiako herriaren garapen sozio-kulturalean aurrera egiten laguntzeko asmoa du. Arteak, estetikak, eta mugimenduek sortzen dituzten sentsazio eta sentimenduak eta horien hausnarketak izan dezaketen balioaz ohartaraziz. Jaialdiaren 3. Edizioa Ekainaren 10etik 13ra ospatu da aurten.
  • Dantzari Profesionalentzako Etengabeko Hobekuntza Ikastaroak: Profesionalen etengabeko prestakuntzarako ikastaroen programa da HIK DANTZA LANDU. Euskal lurraldean bizi diren dantzari profesionalen entrenamendua sustatzeko eta motibatzeko jarduerak osatzen dute.Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hezkuntza sailaren laguntzaz eta Gipuzkoako Dantzagunearekin elkarlanean, nazioarteko sortzaile eta pedagogoen aukeraketa burutu eta harrera oso ona izaten duten 5 ikastaro trinko eramaten ditu aurrera urtero.
  • Gazteentzako Formazio Ikastaroa: HIK DANTZA IKASI izenarekin euskal dantzetan abiatutako gazteentzako ikastaroa eramaten du aurrera. Ikasturte osoan zehar antolatutako asteroko lan saioen bidez, dantza garaikideak dituen hainbat oinarrietara gerturatzen ditu ikasleak. Dagaz, Dantza Garaikideko Zaleen Sarea, barnean kokatzen den egitasmoa izanik konpainiako sorkuntza bideak ezagutzeaz gain, hainbat euskal sortzaileekin lan saioak egin, eta haien lana eta prozesuak gertutik ezagutzeko aukera dute.
  • Dantza Hezkuntzan Txertatzeko Sensibilizazio Programa: 2021. Urtean martxan jarriko den egitasmoaren bidez Dantza ikastetxe ezberdinetako ikasleei hurbiltzeko balioko duten tailer bereziak eskaini ditu. Modu ludiko eta erakargarri batean ikasleak dantzaren oinarrizko alderdiak landu dituen saioak eginez. Gorputzaren ezagutza, mugimenduen kalitate ezberdinak, taldeko partaide izatearen garrantzia, musika eta erritmoa landuz.

 

haatik_bio.mp4 from Haatik Dantza Konpainia on Vimeo.

Dokumentu osagarriak