Atzealdea Hastera doa Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak zikloa

Hastera doa Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak zikloa

Gure historiari buruz ezagutzen ez ditugun pasarteak gizarteratzeko hitzaldi zikloa antolatu du KOLDO MITXELENA Kulturuneak eta Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak. Lehen hitzaldia asteartean izango da.

Hastera doa Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak zikloa

Aurtengoa hitzaldi sortaren hamargarren edizioa da, Gipuzkoako Historiako pasadizo ezezagun, gutxi ezagutu edota ezagunak eguneratzeko asmoarekin. Azken batean, egun egiten ari diren ikerketa historikoa eta gizarteratzea uztartu nahi ditu zikloak. 

Sei hitzaldi izango dira guztira, Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak izenburupean jasoko direnak. Urtero bezal,a hilean behin, astearte batean ospatuko dira, urtarriletik ekainera. Hitzaldi guztiak KOLDO MITXELENA Kulturunean izango dira, arratsaldeko 19:30ean. 

Egutegia

Urtarrilak 22, asteartea

Eder Dominguez Ballesteros: La lateralidad a través del análisis de la industria lítica.

Otsailak 19, asteartea

Oihane Mendizabal: Mendebaldeko Pirinioetako erromatartzea: arkeologiak eskainitako azken ekarpenak.

Martxoak 18, astelehena

Ander Salinas Garrido: En defensa del Reino: castillos navarros en territorio guipuzcoano durante la Baja Edad Media.

Apirilak 16, asteartea

Josu Narbarte Hernandez: Baserriaren erro ekonomikoak: Gipuzkoako landa-paisaiaren eraikuntza historikoa.

Maiatzak 21, asteartea

Nere Jone Intxaustegi Jauregi: Gipuzkoako emakumezkoen komentuak (Erdi Arotik XIX. mendera arte).

Ekainak 18, asteartea

Cesar Benito Conde: Las artes como imagen del poder y gloria del linaje. La promoción artística de María de Lazcano y Sarría (1593-1664), señora de la casa de Lazcano.