Atzealdea Kultura eta enplegua, etorkizun berriak irudikatzen

Kultura eta enplegua, etorkizun berriak irudikatzen

Kultura eta enpleguari buruzko jardunaldietan, kulturak bizi duen krisi iraunkorraren testuingurua aztertu zen, eta enpleguaren ikuspegia txertatzeko bideak eztabaidatu ziren, kultura- eta sorkuntza-sektorearentzat orainaldi iraunkorragoa irudikatzeko. Gonbidatuek hainbat ikuspuntutatik egin zituzten ekarpenak. Bideo honetan gogoratuko ditugu sektorearentzat zer etorkizun irudikatu ziren.

Kultura eta enplegua, etorkizun berriak irudikatzen

Gipuzkoako Foru Aldundiak Kultura eta enpleguari buruzko jardunaldietan, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusarekin lankidetzan, kulturak bizi duen krisi iraunkorraren testuingurua aztertu zen —orain osasun-krisiak larriagotzen du—, eta enpleguaren ikuspegia txertatzeko bideak eztabaidatu ziren, kultura- eta sorkuntza-sektorearentzat orainaldi iraunkorragoa irudikatzeko.

Sektoreko gaitz endemikoak egiaztatzeaz gain —egitura ahulak, prekarizazioa, norberaren eta besteen praktika txarrak—, “Hi, zertan ari haiz? Enpleguaren eta sormenaren bidea landuz jardunaldiek aukera eta irtenbide hautemangarriak ikusteko balio izan zuten, sormen- eta kultura-lanak indartzeko. Bi egunez, bertaratutako ikusleek —aurrez aurre eta telematikoki— eztabaida aberats eta bizigarri batean parte hartu zuten, eta akademiako, kultura-kudeaketako eta sorkuntzako pertsonek bat egin zuten eztabaidan.
 



Moderatzaile batek gidatutako lau ahotsetako elkarrizketetan, kultura- eta sorkuntza-erakundeekin eta artista eta kudeatzaile independenteekin lotutako adituek parte hartu zuten.

Lehenengoan, “Kultura burbuila talde gisa?”, Belén Elisa Díaz (España Creativa), Inma Ballesteros (Fundación Alternativas), Oscar Astier Yeregui (Wetak) eta Antonio
Gucciardo (Interarts) aritu ziren eztabaidan. Horiek guztiek sektorea dibertsifikatzeko gakoak eman zituzten.

Antonio Gucciardoren iritziz, haren antolamendua erresilienteagoa da, beste arlo batzuekin hala nola osasunarekin eta ongizatearekin egindako intersektorialtasunaren eta hibridazioaren aldeko apustua egin baitu.

Belén Elisa Díazek dio kulturak gainerako sektoreekin hitz egin behar duela eraldaketa handi baterako, eta malgua izan behar duela ondoz ondoko errutina txikien bidez, aldaketa handi bat sortzeko. Sorkuntza-sektoreak antzinako eredu lineala hautsi eta egitura zirkular batean oinarritzen dela azpimarratu zuen.

Ildo beretik, Inma Ballesterosek gaineratu zuen kultura-sektorea bere baitan itxita bizi dela, eta beharrezkoa dela beste sektore batzuetara irekitzea, desberdinen arteko topaguneak sortzeko; zeharkakotasunaren alde egitea, trantsizio digital eta ekologikoaren erronkari erantzun eraginkorragoa emateko. Uste du lan sortzailea egitura sendoagoen bidez aldarrikatu behar dela, hala nola Artistaren estatutuaren bidez.

Bestalde, Oscar Astierrek ikaskuntza-prozesuen berrikuntzaren aldeko apustua egin du, hezkuntza-eredua aldatu egin behar da, elearning tresna digitaletarako banaketa-bideak bilatu behar dira. Kultura-sektorea dirulaguntzek baldintzatzen dute, gastronomiaren sektorea independenteagoa izan beharko luke, oso berritzailea baina merkatuaren eskaerekin bat datorrena.

Bigarren elkarrizketan, “Gailetak edo gogo handia gosaltzeko”, kultura- eta sorkuntza-sektorearen egoerari buruz hausnartu zen, eta arreta publikoa, bezeroak eta eskubideak jarri ziren mahai gainean.

Karin Ohlenschläger-ek (LABoraleko zuzendari ohia) desagertuko diren eta etorkizunean sortuko diren lanbideetan jartzen du arreta, oraindik ezagutzen ez ditugunetan alegia. Giza eta kultura indartzearen aldeko apustua, gizakiaren oinarrizko beharrekin lotura duena, enpleguaren gero eta automatizazio handiagoari erantzun ahal izateko.

Iris Sofía Hernándezek esplotazioaren beldurra azpimarratzen du, askotan sortzaileen berotasuna leuntzen baitu. Orduen aurrekontua egin behar da, buru-osasuna zaindu eta kontuan hartu. Kultura-kudeaketarako berariazko ekonomia-jardueraren epigrafe bat falta dela deritzo.

Eduardo Maurak etorkizuneko Artistaren estatutua sortzeko komisioan parte hartu zuen, berak kontzeptu zabalago bat darabail, kultura-lana hain zuzen, sektorean dauden jarduera osagarri eta prozesu guztiak barne hartzeko. Kultura-lana, funtsean, aldizkakoa da; beraz, aldagai hori kontuan hartuko duen lege esparru bat behar da. Lege berriak aldarrikatzeko eta lehendik dauden beste lege batzuk aldatzeko beharraz gain, praktika txarrak desagerrarazi behar direla iritzi dio.

Ainara LeGardonek pertsona bakoitzaren lana baloratu eta errespetatzearen alde egiten du, ausardia eta kontzientzia hartzearen alde; azken batean, kultur lana duindu nahi du. Gure edukien kontrolik ezaz ohartaraztea, monopolio-plataformen bidez hedatzean. Aukera bat izan liteke biltegi publikoak sortzea, sorkuntzak mugarik gabe ez lagatzeko.

Adituekin terrazan atalean, bi solasaldi izan ziren Fernando Saenz de Ugarte Dantzaz Konpainiaren zuzendari nagusiarekin eta Nerea Luis adimen artifizialean aditua den ingeniariarekin.

Fernando Saenz de Ugartek eragileen arteko lankidetzaren aldeko apustua egin du, merkatua indartu eta balio erantsi handiagoa sortzeko. Gainera, uste du dantzaren sektoreak sinergiak bilatu behar dituela Lanbide edo Osakidetza bezalako erakundeekin, mugimenduaren arteak enpleguan, osasunean eta ongizatean diharduten egitura publikoetan integratzeko, eta Hezkuntza Sailekin, hezkuntza-curriculumean jaso dadin.

Bestalde, Nerea Luisek adimen artifizialaren alde egiten du, produktuak eta zerbitzuak publiko potentzialari egokitzeko, gure portaera aztertzen duten ikus-entzunezko edukiko plataforma handiek egiten duten bezala. Halaber, eragina du teknologian genero-ikuspegiaren gabezian, eta horrek itxuraz neutroak diren erabakiak hartzeko joera erakusten du.

Gainera, jardunaldien egitarauak praktika egokien tailerrak eta dinamikak eskaini zizkien lurraldeko kultur eragileei, erakundeak ekosisteman indartzeko, proposamenaren balio bereizgarrian eragiteko eta modu kolektiboan ikasteko.

Jarduera batzuk streamingen bitartez eman ziren eta ikusgai daude Gipuzkoa Kulturako You Tube kanalean.

"Gailetak edo gogo handia gosaltzeko" solasaldia

Adituekin terrazan, Fernando Saenz de Ugarterekin (Dantzaz konpainia) eta Nerea Luisekin (adimen artifizialean aditua).