Atzealdea Hi, zertan ari haiz?

Hi, zertan ari haiz?

Kulturari erasaten dioten hainbat krisiri krisialdi pandemikoa gehitu zaie orain. Hausnarketa sakona eragin duen haustura-elementu bat izan da.

Hi, zertan ari haiz?

Gipuzkoako Foru Aldunditik, gure K bulegoak azterketa kuantitatiboak eta kualitatiboak egin ditu, eta horiek agerian utzi dute –modu argiago eta nabarmenagoa batean– kultura arloan lan egiten dutenen egoera.  Horrek guztiak planteamendu berrietara eraman gaitu; Piztu Kultura ekimena dugu horren adibide.

Panorama horren aurrean, galdera hau ulermen faltaren paradigma izan liteke:

Hi, zertan ari haiz?

Bi egun eman nahi ditugu hizketan eta erantzunak bilatzen, kultur sorkuntza eta hark sortzen duen enplegua aztertuz, lau ikuspegi espezifiko landuz:

Merkatua: Gipuzkoako kultura sektoreko merkatuaren eta haren potentzialtasunen diagnostikoa eginez.
Produktua: Gipuzkoako eragileek beren burua berrasmatzeko bilatu dituzten moduak ezagutuz.
Legezko egitura: Gipuzkoan sortzen dutenek dituzten eskubideak ezagutzeko eta aldarrikatzeko beharraren inguruan lan eginez.
Publikoak eta bezeroak: Gipuzkoan interakzioa errazten duten tresnak bilatuz.

Bi egunez, programa zabal baten bidez, kultura eta enplegua hizpide izango dituzte hainbat adituk eta arituk, elkarrizketa eta eztabaida guneak irekiko dira, eta ikastaroetan murgildu eta praktika onak ezagutzeko aukera izango da.

Marina Garcesek dioen bezala… "Etorkizuna ondo irudikatutako oraina baino ez da".

Xehetasun gehiago
Izena emateko epea aurki zabalduko da. Galderarik baduzu, berriz, jo helbide elektroniko honetara (gipuzkoakultura@gipuzkoa.eus) edo telefono zenbaki honetara (943 11 33 43).