Atzealdea

Idatzi zure bizitza

Egitasmoa: Idatzi zure bizitza

Eragilea : Jasone Osoro

Telefonoa
Kontaktua
Jasone Osoro

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Ondarea

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Euskara
Zein balio sustatzen ditu
Sormena, autoestimua
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
1000€ (BEZa salbuetsita)
Jardueraren deskribapena:

Zer izango ginateke idatziko ez bagenu? Euskal Idazleen Elkartea (www.idazleak.eus).
Hortxe dago funtsa: idaztean. Idaztea ez da beti literatura egitea, baizik eta irudimena eta sormena sustatzea, pentsatzea, hausnartzea, arazoak identifikatzea eta ulertzea eta, ondorioz, arazo horiek kudeatzea.
Hitzen konposizioak ordena ematen du, buruko ordena eta, ondorioz, baita oreka eta autoestimua ere.

Helburuak
-Idazteari beldurra kentzea.
-Nor garen eta bestea nor den ulertzea.
-Idatzitakoa partekatzea, beldurrik izan gabe, epaitu gabe.
-Idatzi, osatzeko.
-Idatzi, ahalduntzeko.
-Idatzi, euskara lantzeko.
-Idatzi, irakur zaletasuna sustatzeko.
-Eta, batez ere, dibertituz idatzi!

Edukia eta metodologia
- Nondik nator?
- Zein da nire super boterea?
- Zerk egiten dit min? Non?
- Blokeatuta nago. Zer egin dezaket?
- Eta halere… beti aurrera!

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Ordenagailua eta pantaila digitala, internetekin eta soinuarekin
Ikasle bakoitzak eguneroko antzeko bat izan beharko du, orri zuriak dituen liburuxka bat.
Ikasle bakoitzak arkatz bat eta borragoma.

Jarduerari buruzko txostena:

Gai guztiak gelan landuko dira baina tarteka etxeko lanen bat ere egin beharko dute eta gurasoen konplizitatea beharko dute horretarako. Nitasunetik abiatutako tailerra izan arren, elkarlana funtsezkoa izango da, bai gelakideen artean, bai familiako kideen artean. Rolak apurtuko ditugu eta bestearen azalean jarri beharko dira tarteka, inklusioa eta genero berdintasuna modu naturalean landuz.

Modulua ordu eta erdiko bost klasetan banatuta egongo da (moldagarria, beharren arabera). Testu laburrak, olerkiak eta komikiak irakurriko ditugu, laburmetraiak ikusiko ditugu, musika entzungo dugu, publizitatea aztertuko dugu, baita artelanak ere. Horien inguruan hitz egin ostean, bakoitzak testu bat idatziko du bere esperientzian oinarrituta. Erreferente euskaldunak erabiliko ditut gehienbat baina baita nazioarteko zenbait ere.

Helburua ez da idaztea bakarrik, baizik eta errealitatea ulertzea fikzioaren bitartez.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Jasone Osoro Igartua naiz. Azken 15 urtetan idaztetik bizi naiz. Gazteentzat Jara, Ezekiel, Eskularru beltzak eta Goazen sailak sortu ditut. Horietako askok jaso dute urtero Nafarroako Ikastolen Elkarteak ematen duen Juul saria. Horrez gain, eskarmentua dut DBHko ikasleekin, ikasturtean zehar hainbat eta hainbat saio ematen baititut eskoletan. Literatura sorkuntzako tailerrak ere ematen ditut, bai Elgoibarko ikastetxeetan, bai eta Euskal Herriko Adimen handiko haurren elkartean (Aupatuz) ere.


Gainera, irakurle taldeak dinamizatzen ditut eta Eitb1eko Ahoz Aho saioan urteak daramazkit kolaboratzaile bezala Kultura atalean, beraz, badut eskarmentua kulturari lotutako gaien aukeraketan, tratamenduan eta komunikazioan.