Atzealdea INDIAN FEATHERS

INDIAN FEATHERS

Indie Punk

Herria
Donostia, Hernani

[Kutxa Kultur Musika 2019-2020 programak, “Katapulta Tour Gipuzkoa 2020′′ zirkuitorako aukeratutako artista.]

INDIAN FEATHERS-eko kideek unibertsitatean ezagutu zuten elkar eta 2014an debutatu zuten “Fun” ingelesez abestuz. Gero, gaztelaniara jo zuten “45 Noches” abestuz, eta atzetik “Líneas Tangentes” etorri zen, Bartzelonan masterizatua.

Bizitza mugituak eta gaueko abenturak beraien abestietako letreen protagonistak dira.
Musika eguneroko rutinatik irteteko eta baita ere, kontsumo azkarreko bizitza bat izatera bultzatzen dien denbora arrapatu nahiatik irteteko. Bizitza azkar igarotzen da eta hau, badakite.

Areto mitikoetan, taberna eta gaztetxeetan, Fnac-en, Kutxa Kultur-en eta beste leku askotan jo dute, bai akustikoan eta bai elektrikoan.

Etiketei dagokienez, Indie Punk gisa definitzen du bere burua talde honek, baina gogokoen rocka dute beronen aldaera askotan: Rock & Roll, Garage, Post-Punk edo hainbat garaitako Stoner-a.

Gaur egun, beraien hurrengo diskoa grabatzeko prestatzen ari dira eta urte bukaeran argitaratuko da. Hamarkada berriaren hasieran, beraien musikarekin txundituta usteko ez dute aukerarik galduko.

Taldea osatzen dute: Álvaro Ginés (bateria), Luis Suárez (ahotsa & gitarra), Josu González (gitarra) eta Josu Vergara (baxua).