Atzealdea Irati Jimenez

 

Irati Jimenez

Idazlea eta kazetaria

Irati Jimenez Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen, “telebista ikustea” ez baitzitzaion lanbide bideragarria iruditu. Ibilbide luzea du idazle eta kazetari gisa. Irratian eta telebistan egin du lan, Nabarra kultura-aldizkaria zuzendu zuen eta esparru digitaleko aholkularitza eta eduki-sormen esparruan egiten du lan. Bere lanek sari hauek jaso dituzte: Donostia Hiria saria eta Augustin Zubikarai saria. Bere nobela, Nora ez dakizun hori (Elkar), hainbat hizkuntzatara itzuli da. Ikus-entzunezko esparrua generoaren ikuspegitik aztertzeko interesa bere testuetan islatzen da, esaterako Telezailak (Txalaparta, 2011) eta Vírgenes catódicas, putas recalcitrantes (Txalaparta, 2015) obra kolektiboetarako idatzi zituenetan.