Atzealdea

ITSAS HONDAKINEN GARAIKO ARTISTAK

Egitasmoaren izena : ITSAS HONDAKINEN GARAIKO ARTISTAK

Eragilea : MATER Ontzi Museo Ekoaktiboa

Telefonoa
619 814 225
Kontaktua
Izaskun Suberbiola
E-posta
info@mater.eus

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Ondarea

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Matematika
Natur zientziak
Teknologia
Plastika
Fisika eta Kimika
Zein balio sustatzen ditu
Garapen jasangarria, lankidetza, enpatia, naturarekin lotura, inkusioa, eta genero berdintasuna
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
935,00€ (Bez salbuetsita)
Jardueraren deskribapena:

Itsas hondakinen arazoari dagokionez, zenbakiak jada oso ezagunak dira, gaur egun bazter
guztietan plastikoak aurkitu ditzakegularik. Urtero, 10 milioi tona plastiko iristen dira itsasora eta itsas izakietan, ekosisteman, ekonomian eta gizakion osasunean sortzen dituzten ondorioak oso larriak dira. Sarritan ematen da berri zenbaki guzti hauei buruz, baina arazoaren tamainaz jabetzeak batzuetan inpotentzia besterik ez du sortzen. Gertaerek eta zifrek eragina galtzen duten uneetan, artelanek eragina izan dezakete oraindik. Horrek azalduko luke zergatik ugaritu diren azken urteotan plastikozko hondakinekin egindako artelanak.

Ondorengo eskaintzaren helburu nagusia, itsas hondakinen erronkaren aurrean gazteak ahalduntzea da, gizarteko ekintzaile aktiboak bihurtuz eta artelanak erabiltzea itsas hondakinen arazoa ikustarazteko eta ingurukoak sentsibilizatzeko. Bigarren hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleentzat zuzenduta dago. Eskaintza osotasunean garatzeko 13 ordu behar dira eta saio ezberdinetan antolatuta dago. Lehenik eta behin arazoa in situ ikusi eta sentitzeko gelatik kanpoko bi saio daude: lehena MATER ontzian itsas hondakinen eta mikroplastikoen arrantza irteera eta bigarrena, senadi/hondartzan oinezko bilketa. Ondoren, bi irteeretan bildutakoa aztertuz, metodologia parte-hartzailearekin arazo larri hau sakonki lantzeko eta konponbideen proposamenak gelan lantzeko saioa dator. Laugarren saioan, itsasoan hartutako mikroplastikoen laginaren azterketa egingo da eskolako laborategian (edo prestaturiko gelan), herritar zientzia erabiliz itsas-eremu horren kontzentrazioa estimatzeko. Azkenik taldeka, irudimena erabiliz, bildutako hondakinekin artelanak sortzeko hiru saio datoz, gelan edo eskolako tailerrean egin daitezkeenak.

Ekimena, hezkuntza metodologia berri baten adibidea da, benetako erronka baten aurren gazteek eginez ikasten baitute eta beraien gaitasun eta ahalmenak jorratuz, komunitatearentzat eta Lurrarentzat onuragarriak diren proiektuan martxan jarriz.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Ondoren jarduera bakoitzeren deskribapena, ebailitako metodologia, baldintzak eta baliabideak azaltzen dira.


1. Saioa: Itsas hondakinen eta mikroplastikoen arrantza irteera

  • Iraupena: 4h
  • Kokalelua: MATER Ontzi Museo Ekoaktiboa. Pasai San Pedroko kaian
  • Deskribapena: Irteera honetan, ikasleak tripulazioren parte-hartzaile aktiboak izango dira, talde-dinamiken bidez hondakinen arrantzaren inguruan rol desberdinak garatuz joango direlarik,: behaketa eta inguruneko datuen bilketa, salabardo, txamarta eta sareen bidezko arrantza aktiboa gauzatuz.
  • Baldintzak: Taldea Pasaiara etorri behar da eta itsasoaren baldintzen araberakoa denez, jarduera baina 2 egun lehenago baieztatuko da.
  • Baliabideak: jarduerarako behar diren baliabide guztiak MATERrek hornitzen ditu.


2. Saioa: Itsasertz garbiketa eta karakterizazioa

  • Iraupena: 2h
  • Kokalelua: Eskolatik gertu dagoen hondartza edo senadian
  • Deskribapena: Hondartza edo senadiko hondakinen bilketa eta eta karakterizazioa MARNOBA app-a erabiliz (Asociación Vertidos 0). Irteera honen helburu nagusia arazoa in situ ikustea da, frustrazioa bizi, talde-lana landu eta gazteak ahaldundu.
  • Baldintzak: Gutxienez Jarduera burutu baino 40 egun lehenago, MATERreko lankideek baimenak tramitatu behar dituzte. Taldea itsasertzera garraio bidez gerturatu behar da. Eguraldiaren araberakoa denez, jarduera baina 2 egun lehenago baieztatuko da. Eskolak jasotako zaborra eraman beharko du MATERrek emandako ontzi itxi batean
  • Baliabideak: jarduerarako behar diren baliabide guztiak MATERrek hornitzen ditu. Jasotako zaborra eskolara eramateko ontzia MATERrek hornitzen du.

3. Saioa: Itsas hondakinak, konponbideak lantzen

  • Iraupena: 1.5h
  • Kokalelua: Gelan
  • Deskribapena: Itsas hondakinen arazoak nola eragiten digun eta gure esku ditugun konponbideak aztertzeko aukera izango dugu.
  • Baldintzak
  • Baliabideak: jarduerarako behar diren baliabide guztiak MATERrek hornitzen ditu.

4. Saioa: Mikroplastikoen analisi tailerra

  • Iraupena: 1.5h
  • Kokalelua: Laborategian edo prestaturiko gelan
  • Deskribapena: Itsasora irteeran mikroplastikoen sarearen lagina aztertuko dugu, itsasoak duen mikroplastiko kontzentrazioa ezagutzeko herritar zientzia praktikan jarriz.
  • Baldintzak: .
  • Baliabideak: argitasun ona, ur-hargunea, bandeja txuriak, pintzak eta lupak. Hauek ezizatekotan, jarduerarako behar diren hauek eta gainontzeko baliabide guztiak MATERrek hornitzen ditu.

5. Saioa: Arte lanen sorkuntza: materialaren prestaketa

  • Iraupena: 1h
  • Kokalelua: Eskolako gune irekian, patioan adibidez
  • Deskribapena: artelanetarako erabiliko diren hondakinak garbitu, desinfektatu eta lehortu.
  • Baldintzak: .
  • Baliabideak: ur-gunea, baldeak, xaboia/desinfektatzailea.

6. Saioa: Arte lanen sorkuntza: diseinua eta plangintza

  • Iraupena: 1.5h
  • Kokalelua: Teknologia gelan/tailerrean
  • Deskribapena: Taldeka arte lanaren aukeraketa, beharrezko materialen zerrenda, betebeharren zerrenda eta zirriborroa egiteko saio.
  • Baldintzak
  • Baliabideak: cutter, guraizeak, kola, beste itsasgarriak, etab.

6. Saioa: Arte lanen sorkuntza: muntaia eta erakusketa

  • Iraupena: 1.5h
  • Kokalelua: Teknologia gelan/tailerrean
  • Deskribapena: Arte lanaren muntaia eta hauen aurkezpena.
  • Baldintzak
  • Baliabideak: cutter, guraizeak, kola, beste itsasgarriak, etab.
Jarduerari buruzko txostena:

Jardueraren alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena.

Itsas Hondakinen Garaiko Artistak proposamenak, beste gaitasun batzuen artean, sormena
erabiltzera animatu nahi ditu partehartzaileak. Jarduera sortaren azken hiru saioetan hondakinei buruz hainbat gauza ikasi eta deskubritu ostean, gaur egungo egoerak (hondakinei dagokionez) sentiarazi diena artelan batez adieraztea baita helburua.

Artelan hauen sorrerarako baldintza bakarra izango da bildutako hondakinekin egin beharko dela, horiek izango direla lehengaia. Zaborra jasotzea ondo dago, baina berriro ere botaz gero, hondakinak hondakin izaten jarraituko luke, Kudeatuta ere, inpaktu bat izaten jarraituko luke gure ondare den planeta eta naturan. Zaborra lehengai bezala erabiliz ziklo bat ixten da, garai batean erabilpen bat izan zuen objektu bati bigarren bizitza bat emanez.

Gaur egungo gure kulturari kritika egiteko aukera ere bada. Zaborren presentziarekin gure
kontsumo ohituren eta baliabidren erabileraren jasangarritasunari buruz egin baitaiteke gogoeta. Gure indibidualismoari buruz ere bai, behin arazoa gure aurrean ikusten ez dugunean, arazoa izateari uzten diolako. Mendebaldeko kulturan dagoen artearen eta adierazpenaren gutxiesteari ere bai, izan ere, orain gauzak aldatzen ari diren arren, orain arte (eta oraindik) zientziaren jakintza alorrak balio, onespen eta indar handiagoa baitu artearen aldean.

Horregatik jarduera hauen bitartez ere jarrera kritikoa eta aldaketarako jarrera proaktiboa sustatu nahi dugu, jasangarritasuna ez dadin etorri baliabide naturalei begira soilik baizik eta gizartea ere soziakli jasangarriago eta justuago bihurtu dadin.

 

Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena

Proposamen honek finean bilatzen duena da bizipenen bitartez itsas hondakinekin zuzenean eta zeharka lotutako hainbat eduki barneratzea. Elkarren artean desberdinak diren saioen bitartez gaur egun gizartea mehatsupean jarri duen itsas hondakinen arazoa, aztertu, barneratu, kritika egin eta irtenbideei buruzko gogoeta sustatuko da metodologia partehartzaile, aktibo, eta esperientzialen bitartez.

Itsas hondakinen arazoa duela urte batzuetatik garai garaiko gaia da eta geroz eta kontzientzia handiagoa sortzen ari da gizarte mailan. Gaur egungo gazteak agente bezala berebiziko garrantzia izango dute arazo honen konponbidearen bilaketan, eta horregatik garrantzitsua da arazo honen izana eta errealitatea sakon ezagutzea. Gainera, proposatzen den lanketa dinamikari esker gazteek itsas hondakinaren bilketatik hasi, haren jatorriaren, konposizioaren eta ezaugarrien azterketa egin eta haren kudeaketaren jabe egin beharko dute. Honela arazoaren izaera holistikoa hautemanez eta gazteen lanerako autonomia sustatuz.

Eskaintzaren baitan zeharka hainbat gizarte balio landu nahi dira. Lehena, eta zuzenena,
ingurugiroaren zaintza da; zabor bilketa eta zaborraren analisiaren bidez arazoaren larritasunaz eta konponbide baten beharraz kontziente egin nahi delako ikaslegoa. Lanketan zehar, zeharka aurreikusi dugu inklusioa landuko dela, jarduerak parte hartzaileak baitira eta egokitzeko aukera dute norbaitek behar bereziak izanez gero. guztietan lankidetza eta partaidetza ekitatibo bat sustatu nahi da. Gainera, hondakinen arazoa gizateria osoaren arazoa da, ez kolektibo zehatz batena. Bestalde, porposatzen diren jarduerek ez dute genero rol markatuekin bat egiten, ikasle guztiek, modu ekitatiboan jardueraren arlo guztietatik pasa beharko dutelako eta ez lanen banaketa bat egin. Honela, generoak baldintzaturiko rolen banaketa bat ekidin nahi da.

Erabiliko den metodologia aktiboa, dinamikoa eta partehartzailea izango da, talde lana sustatuko du eta pertsona bakoitzaren gaitsaun desberdinak landu eta praktikan jartzeko aukera emango du. Itsas Hondakinen arrantza eta itsasertz garbiketan talde lanean postu errotatibotan lan desberdinak garatuz egingo da lan zaborra identifikatu, kokatu eta egoki biltzeko. Bildutakoaren analisian eta arazoaren konponbidea ren lanketan banaka eta taldeka egin beharko da gogoeta. Mikroplastikoen analisian ere taldeka egingo da lan, kide bakoitzak funtzio zehatz bat beteko duelarik. Eta arte lanen sorkuntza: diseinua eta plangintza eta arte lanen sorkuntza: muntaia eta erakusketan ere taldekoa izango da dinamika.

Honela, hainbat adimen mota lantzea espero da: motorra zaborra biltzean, soziala taldeen
kudeaketan, emozionala talde barruko komunikazioan, matematikoa kalkulu lanetan eta artistikoa sorkuntza lanetan behinik behin.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

MATER Ontzi Museo Ekoaktiboa euskal itsas ondarearen balioa azpimarratzen proiektu aitzindaria izan da, bere originaltasunagatik bereizten dena.

MATER Itsas Gela-Aula del Mar izeneko erakunde batek sortu, diseinatu eta garatutako proiektua da. Itsas Gela 2001an Pasaian jaio zen, itsas ondarea eta euskal itsas kulturaren grina hedatzeko asmoa zuen herriko sustatzaile, itsas profesional, arrantzale, ozeanografo, kultura kudeatzaile eta itsasoaren zale talde batek bultzatutako irabazi asmorik gabeko erakunde gisa.

2003 urtean elkarteak MATER ontzia salbatu eta gure arrantzaleek belaunaldietan arbasoetatik jasotako ondare material eta immateriala, industrializazioak dakarren itsasoaren ustiapen gehiegizkoaz babestu asmoz, museo batean bilakatu zuen, ondare hura XXI. Mendeko ekonomia berrien eta sostenibilitate kontzeptuetara lotzen den balore berritzaileekin lotu asmoz.

Gaur egun, MATER itsasontzi museoa euskal arrantzaleen bizitza eta itsas ingurugiroaren
babesaren garrantzia hedatzera dedikatzen den museo ibiltaria dugu. Museo berezi honek
Pasaiako Badian (Gipuzkoa) du bere egoitza, San Pedro auzoko arrantza kaian. Urtero 7.000
bisitari baino gehiago jasotzen ditu eta itsas kultura eta ingurugiroa jorratzen duten hainbat
jarduera burutzen ditu, tailer didaktikoak, ingurugiro sentsibilizazio kanpainak, kosta txangoak...


Horiek guztiek MATER museoa bizirik dagoen benetako itsas ondarea bilakatzen dute.
Segidan aipatzen dira itsas hondakinen gaian MATERrek garatu dituen azken sentsibilizazio