Atzealdea Izarraitz: Aire Libreko ikerketa arkeologikoak

Antxieta Arkeologi Taldea

Izarraitz: Aire Libreko ikerketa arkeologikoak

Herria: Gipuzkoa

E-posta: antxieta.arkeologi.taldea@outlook.com

Antxieta Arkeologi Taldea

 

Antxieta taldea 1965ean sortu zen, Antxieta Jakintza Taldea izenarekin, eta Antxieta Arkeologia Taldea izena hartu zuen 1992ean. Berrogeita hamar urtean aurkikuntza arkeologiko ikusgarriak lortu dituzte, bai haitzuloetan, bai aire zabaleko aztarnategietan, eta horri esker ezagutu ahal izan dituzte flora, fauna eta bizitza hainbat ziklo klimatikotan, bai eta gizakiak Urolako haranean izan duen bilakaera ere, 300.000 urte baino gehiagoz.

 

IZARRAITZ – Aire libreko ikerketa arkeologikoak

 

Proiektuaren jatorria:

Proiektu honen jatorria 2006 urteko ideia batetik dator. Izarraitz mendi lerroan, Aire Libreko aztarnategien miaketa eta ikerketak egitea.

GFAri baimenak eskatu ondoren Ikulluteko Gaiñe deitzen zaion zonaldean 6 zundaketa egin zituen nahiko emaitza onak lortuz eta proiektu orokorrago baten oinarriak markatuz. 2008an bilatu eta aukeratu zuten Asurtzu deitzen zaion bailaratxoa Izarraitz mendi lerroko ikerketekin jarraitzeko. 2013tik gaur arte bailara honetan lanean jarraitu dute.

Aztarnategiaren kokapena:

Asurtzuko eremua Izarraitz mendilerro karstikoan kokatzen da. Gipuzkoako ipar mendebaldean, Urola Kosta, Urola Erdia eta Debabarrena artean dago.

Behe Kretazeoan eratutako sistema karstiko hau Kareharriz osatua dago nagusiki baina itsas azpian sedimentatutako limoak ere azaltzen dira tartekatuak eta baita ere itsas azpiko aktibitate bolkanikoaren sedimentu metatuak.

2013tik ari dira ikerketak egiten eta 6 zona ezberdinak bereiziak dituzte. 6 zona hauetan 12 zundaketa eginak dituzte eta 2 egiten ari dira.

2021eko plangintza:

Herrixka izan litekeen aztarnategiaren zona ezberdinen limitean markatu nahian dabiltza eta horretarako kata edo zundaketekin jarraitu beharra dago.

2021 urterako: ASURTZU-6: Kata-1, Kata-2 eta Kata-3kin jarraitzea aurreikusten dute. Eta baita ASURTZU eta IZARRAITZeko proiektu orokorrarekin jarraituko dute ere: geologia eta mineralogia alde batetik, eta bide, txabola, txoldar eta beste aztarna batzuen geoposizionamendu lanarekin beste aldetik.

2022an ASURTZU-4 zonaldean zabalera handiko indusketekin ere hasten dira lan talde multidisziplinar bikainarekin. 

Datozen urteetan informazio ugari eskainiko digu aztarnategi berezi honek.