Atzealdea Jesús Carroza

Jesús Carroza

Aktorea

Sevillan jaiotako aktorea da eta 2004. urtean egin zuen debuta Richiren papera eginez 7 vírgenes izeneko filmean. Film horrekin errebelazio-aktore onenaren Goya saria jaso zuen. Sari horren ondoren, Jesusek parte hartu zuen estatuko eta nazioarteko ekoizpen ezagun hauetan: Che: Guerrilla, Celda 211, Grupo 7, El niño edo La isla mínima, arrakastaz beteriko bidea eginez. 2016. urtean zinematik telebistara pasa zen eta bi telesail estreinatu zituen, arrakasta handia lortuz jendearen artean: Mar de plástico eta Buscando el norte. Geroxeago, Movistar+ enpresak 2018. urterako egindako bi apustu handietan sartzeko aukera izan zuen: aurrena, La peste telesailean, bigarren mailako paper batekin, eta ondoren, El dia de mañana izenekoan protagonistakide gisa.