Atzealdea

Munduko artista gazteak Gipuzkoan elkartuko dira 2030 Agendaren eta Garapen Jasangarrirako Helburuen inguruan

Munduko artista gazteak Gipuzkoan elkartuko dira 2030 Agendaren eta Garapen Jasangarrirako Helburuen inguruan

Helburua da ikuspegiak, jakintzak eta esperientziak trukatzeko jardunaldi kolektibo bat partekatzea eta eraikitzea Garapen Jasangarrirako Helburuak «Artibismo» kolektiboaren bitartez agerian jarriz. Bereziki, adierazpen artistikoen bitartez, diskriminazioaren, arrazakeriaren, indarkerien eta feminizidioen salaketa egin nahi da.

-ren irudia Munduko artista gazteak Gipuzkoan elkartuko dira 2030 Agendaren eta Garapen Jasangarrirako Helburuen inguruan

Gipuzkoako Foru Aldundiko Nazioarteko Lankidetzako Zuzendaritzak,  2017ko dirulaguntza deialdian, dirulaguntza bat eman zion Haurralde Fundazioari sustatzeko  2030 Agenda GJH: #Batera2030. 

 

Helburua da, batetik, euskal gizarteko elkarteen tokiko gaitasunak indartzea, 2030 Agenda GJHen inguruan kontzientziatzeko estrategien bidez eta Sexu Osasuneko eta Sexu eta Ugalketa Eskubideetako lehentasunezko xede batzuetan egindako lanaren bidez; eta, bestetik, pertsonak nahastea sexu diskriminazioaren aurkako defentsan. Era berean, proposatzen da aliantza estrategikoak sendotzea Sexu eta Ugalketa eskubideen eta Generoaren arloan lan egiten duten eta 2030 Agendaren jarraipena egiteko eta Sexu eta Ugalketa eskubideen tratamendua egiteko kanpainak bultzatzen dituzten gizarte zibileko elkarte eta sareekin.  Horrez gain, proiektuaren asmoa da Sexu eta Ugalketa eskubideen esparruan Euskadiko etorkinen eta bertako biztanleen artean egon daitezkeen oztopo kulturalak murriztea; truke guneak planteatuz kulturarteko ikuspegi batetik, non «begirada guztiak garrantzizkoak diren». Azkenik, desgaitasuna duten pertsonen sexu eta ugalketa eskubideak eta sexu aniztasuna lantzen dira.

 

Proiektuaren barruan, irailaren 21etik 28ra bitarteko astean, Haurralde Fundazioak eta Malen Etxea (Zumaia) Kolonbia-Euskadi Elkartea, Tendel-Galarazi, AGISAS, eta FFF (FRIDAY FOR FUTURE) elkarteek Argentina, Brasil, Mexiko, Puerto Rico, Kolonbia eta Peruko 14 gazte artista hartuko dituzte, Euskadiko hiru lurraldeetan eragina izango duten jarduerak burutzeko aste osoan.  Mugak apurtzen dituen kaleko artearen eta Euskadiko gazte eta biztanleen arteko batasun proiektu bat da. Ekimen honen helburua da Euskadiko biztanleekin partekatzea adierazpen artistikoak, dantza, antzerkia, performancea, graffitiak eta rapa. Garapen Jasangarrirako 17 helburuen artean gizarteak bete beharreko hainbat eremu sartzen dira, hala nola klima aldaketa, kontsumo jasangarria, desberdintasun ekonomikoa, banaketa-justizia eta bakea, besteak beste. Artearen bidez, begiratu bat eman nahi zaie Garapen Jasangarrirako Helburuei, herritarrek hobeto ezagutu ditzaten eta inplikazio handiago izan dezaten. Kulturak eta sormenak zeharkako eginkizuna betetzen dute GJHen lorpenean.

 

Helburuak, honako hauek dira:

 
  • 2030 Agendaren azterketa kritikoa egiten laguntzea, hegoalde eta iparralde globaleko gazte artisten artean jakintzak eta ikaskuntzak trukatuz.
  • Gazteak inplikatzea Garapen Jasangarrirako Helburuen zabalkundean, eta gune feminista justuagoak, inklusiboagoak eta berdinagoak sustatzeko erantzukizunetan.
  • Euskal Herriko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen eta iparralde eta hegoalde globaleko elkarte zibilen artean sareen garapena sustatzea, artea baliatuz neskatilen eta emakumeen giza eskubideak exijitzeko eragin politikoko tresna gisa.