Atzealdea Juan San Martinen obra osoaren digitalizazioa aurkeztu da Eibarren

Juan San Martinen obra osoaren digitalizazioa aurkeztu da Eibarren

Landutako digitalizazio-proiektua oso zabala izan da, eta, San Martinen literatura-sorkuntzaz gain, haren ekoizpen intelektual eta kulturala ere hartzen du bere baitan; proiektu horri esker, jendearen eta ikertzaileen eskura geratuko da.

Juan San Martinen obra osoaren digitalizazioa aurkeztu da Eibarren

San Martinen obra digitalizatzea

San Martinen lana oso handia da, eta gutxik ezagutzen dute erabat. Orain, dena batean, corpus gisa eratua, eta duen elkarreraginari esker, San Martinen lanak dimentsio berri bat hartzen du, eta ikertzaileei azterlan berriak sortzen dizkie.

Digitalizazioari esker, San Martinen literatura-sorkuntzaz gain, ekoizpen intelektual eta kulturala gure esku geratuko da erabat, inolako sekreturik gabe.

Juan San Martinen obra digitalizatzeko proiektua 2016an aurkeztu zitzaion Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuari. Jakin Fundazioa arduratu zen prozesu horri ekiteaz, eta harrezkero, digitalizazio-lanek Aldundiaren ardura izan dute. Guztira, San Martinen lanak 1.829 obra ditu (14.615 orrialde).

Obra osoa PDF formatuan digitalizatu da. Hori digitalizatzeko, prozesua hainbat urratsetan eraiki da: Argitaratutako lan guztiak katalogatu dira, iturriak aztertuz. Obra osoa bildu da, idatzia eta argitaratua: liburuak, liburu-zatiak, aldizkari eta egunkarietako artikuluak, itzulpenak, gutunak. Eta eskaneatu eta garbitu egin da.

Juan San Martinen obra osoa eskuragarri dago esteka honetan.


 

Juan San Martin

 

uan San Martín Ortiz de Zarate Eibarren jaio zen, 1922ko ekainaren 23an, eta Hondarribian hil zen, 2005eko maiatzaren 30ean. Idazlea, arkeologoa, etnografoa, mendizalea, herriaren defendatzailea eta euskaltzaina izan zen. Lehen 14 urteak Eibarren eman zituen, 1936an gerra piztu zen arte. Aita, jatorri eta joera liberal ezkertiarrekoa, Valentziara joan zen Errepublikarentzako armak egitera; haren ama eta lau anai-arrebak Bordelera joan ziren itsasontziz, Arratiatik, Bilbotik, Santanderretik eta Gijondik ihes egin ondoren. Frankistek harrapatu eta El Ferrolera eraman zituzten, eta handik Eibarrera. Etxea txikituta aurkitu zuten, eta osaba baten etxean, eskuak hutsik, bizitza berri bat hasi zuten. Juan San Martinek bat-batean amaitu zuen haurtzaroa.

Tornulari-lanetan hasi zen egunez, eta, gauez, eskolara joan zen. Soldadutzara ere joan behar izan zuen, lehenik Madrilen eta gero Burgosen. Euskaldunen aurkako irain eta mespretxuen aurrean, euskara ondo ikasteko gogoa sortu zitzaion.

Irakurle sutsua zen ordurako, eta mendizale amorratua. Lehenengo idazkiak mendia dute hizpide, Eibarko Kirol Klubaren buletina eta Pirenayca aldizkaria, hasieran gaztelaniaz eta gero euskaraz.

Bere lehen liburua 1959an argitaratu zen, eta Juan Antonio Mogeli buruzkoa da, haren bizitzari eta lanei buruzkoa. Ondoren, beste hainbat gai jorratu zituen, hala nola umorea, literatura, artea, etnologia, hizkuntza.

Euskaltzaindiko lehendakariorde ere hautatu zuten, baina hurrengo urtean utzi zuen kargua, Ararteko edo Euskal Herriaren Defendatzaile izendatu baitzuten. 2001. urtean, Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearekin lankidetzan, Juan San Martín beka sortu zuen, ikerketa bultzatzeko eta Eibarko Juan San Martin ikerlari eta euskalduna omentzeko.

San Martinek idatzitako lana, zalantzarik gabe, guztiz nabarmentzeko modukoa da. Lan handia egin zuen, bai kuantitatiboki, bai kualitatiboki. Kultura, hizkuntzalaritza, euskara, literatura, historiaurrea, artea, arkeologia, etnografia... Arlo askotan lan egin zuen San Martinek egunkari eta aldizkari ugaritan. Ezin bestela, bi zaletasun handiek ere parte hartzen dute: mendiak eta espeleo