Atzealdea K bulegoa, bulego ibiltaria

K bulegoa, bulego ibiltaria

K bulegoa kultur eragileei zuzendutako aurkezpen saioak eskaintzen ibiliko da, maiatzetik aurrera, lurraldeko zenbait eskualdetan.

K bulegoa, bulego ibiltaria

Lehen fase batean, ekaina amaiera bitarte, 4 aurkezpen saio egingo dira ondorengo herrietan:

  • Maiatzak 28 Bergaran 18:00etan, Irizar jauregian.
  • Ekainak 5 Elgoibarren 18:00etan, kultur etxeko hitzaldi aretoan.
  • Ekainak 11Tolosan 18:00etan. Antonio Maria Labaien Kultur Etxean.
  • Ekainak 19 Beasainen 18:00etan. Udal batzar aretoan.

Aurkezpenak elkarrizketa giroan izango dira, elebidunak eta arratsaldez. Udalerri horietan egin arren edozein herrietako kultur eragileri zabalik daude.

Saio bakoitzean K bulegoak eskaintzen duena aurkeztu eta hainbat gai landuko dira. Hasierako saioetan finantziazio aukera desberdinak eta diru laguntzen kudeaketa izango dira gai nagusiak.

Saio horietan, lurraldeko eragileak eta errealitate desberdinak ezagutu nahi dira, beharrezkoak diren bitartekoak eskaintze aldera, hain zuzen, eragileen saretzea ahalbideratzeko eta sektorearen beharrei erantzuna emateko.

K bulegoa proiektuen sorkuntzan eta garapenean suertatzen diren beharrei erantzuteko jaio den zerbitzua da eta, besteak beste, egitasmoen iraunkortasuna eta sektorearen profesionaltasuna sustatzea ditu oinarrizko helburutzat. Gipuzkoako pertsona, talde eta entitate amateur zein profesionalei irekita dago.

2017ko azaroan Gipuzkoako Foru Aldundiak K bulegoa ireki zuenetik 400dik gora eragile kulturalek egin dute zerbitzuaren erabilera. Zerbitzuaren egitekoen artean daude honako hauek: hilero erabileren analisia, lagungarriak diren euskarrien sorkuntza, diru laguntza deialdien bilaketa eta hamabosteroko buletina, Gipuzkoako sorkuntza eta erakusketa guneen bilduma eta Gipuzkoako eragileen mapeoa.

Zerbitzua Gipuzkoarrei eskaintzeko asmoz aurten lurraldean egingo diren aurkezpen saioetako informazioa eta bestelako baliabideak honako helbide honetan topa ditzakezue: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura Parte hartzeko eman izena Kbulegoa@gipuzkoa.eus helbidera mezu bat bidaliz. Bulegoaren ordutegia: Astelehenetik ostegunera: 10:00-13:00 / 16:00-19:00; Ostiraletan: 10:00-16:00.

Harremanetarako:

(+34) 943 11 33 43

kbulegoa@gipuzkoa.eus

Errege-erregina katolikoen kalea, 16
20006 Donostia