Atzealdea

K bulegoa, lurraldean barrena.

K bulegoa, lurraldean barrena.

K bulegoa kultur eragileei zuzendutako aurkezpen saioak eskaintzen ibiliko da abenduan lurraldeko zenbait eskualdetan.

-ren irudia K bulegoa, lurraldean barrena.

Oraingo honetan Gipuzkoako herri hauetan egingo ditugu aurkezpen saioak:

  • Abenduaren 9 ean Zumaian. Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan.
  • Abenduaren 10 ean Irunen CBA Kulturgunean.
  • Abenduaren 16an Zumarragan, Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian.
  • Abenduaren 17an Errenterian, Dantzagunean.

 

Udalerri horietan egin arren, edozein herrietako kultur eragileri zabalik daude.

Aurkezpenak elkarrizketa giroan izango dira, elebidunak eta arratsaldez. 18:00etatik 19.30ak arte.

Saio bakoitzean K bulegoak eskaintzen duena aurkeztu eta hainbat gai landuko dira.

Nola sortu, garatu eta komunikatu gure proiektuak?

Saio hauetan sorkuntzaren garapena eta komunikazioa izango dira gai nagusiak

Saio horietan, lurraldeko eragileak eta errealitate desberdinak ezagutu nahi dira, beharrezkoak diren baliabideak eskaintze aldera, hain zuzen, eragileen saretzea ahalbideratzeko eta sektorearen beharrei erantzuna emateko.

K bulegoa proiektuen sorkuntzan eta garapenean suertatzen diren beharrei erantzuteko jaio den zerbitzua da eta, besteak beste, egitasmoen iraunkortasuna eta sektorearen profesionaltasuna sustatzea ditu oinarrizko helburutzat. Gipuzkoako pertsona, talde eta entitate amateur zein profesionalei irekita dago.

2017ko azaroan Gipuzkoako Foru Aldundiak K bulegoa ireki zuenetik 500dik gora eragile kulturalek egin dute zerbitzuaren erabilera. Zerbitzuaren egitekoen artean daude honako hauek: hileko erabileren analisia, lagungarriak diren euskarrien sorkuntza, diru-laguntza deialdien bilaketa eta hamabosteroko buletina, Gipuzkoako sorkuntza eta erakusketa guneen bilduma eta Gipuzkoako eragileen mapeoa.

 

Izena emateko hemen galdetegia.

 

Harremanetarako:

(+34) 943 11 33 43
kbulegoa@gipuzkoa.eus
Errege-erregina katolikoen kalea, 1620006 Donostia