ESTROPADAK LEHIOTIK
Irailak 7 eta 14ean estropadak ikusteko aukera paregabea eskaintzen du Euskal Itsas Museoak.
- 40

Euskal Itsas Museoak laugarren urtez ireki ditu ateak, Kontxako Banderaren estropadak ganbaratik ikusteko aukera eskaintzeko. Horrez gain, Kofradia-Itsas Etxeak pik-nik bat eskainiko du eta Mala Gissonako garagardoak dastatzeko aukera izango duzue. Bi jarduerak irailaren 7an eta 14an izango dira, 10:30ean, eta 8 €-ko kostua izango dute pertsonako.