K6 Gestión Culturalek eta Museum Cemento Rezolak "ZUBIAK - Kultura eta ongizatea" argitaratu dute

K6 Gestión Culturalek eta Museum Cemento Rezolak "ZUBIAK - Kultura eta ongizatea" argitaratu dute

Argitalpenak kulturaren eta ongizatearen arteko loturei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu

K6 Gestión Culturalek eta Museum Cemento Rezolak "ZUBIAK - Kultura eta ongizatea" argitaratu dute

Museum Cemento Rezola eta K6 Gestión Cultural-ek, Saio Irekiaren azken jardunaldi profesionalen ondorioz sortu den, “ZUBIAK - kultura eta ongizatea” koaderno digitala aurkeztu dute.

Ondarebiziak sustatutako Saio Irekia jardunaldiei lotutako koaderno digitalaren bigarren edizioa da. Eta lehenengoak egin zuen bezala, Saio Irekiaren azken jardunaldiekin bat egiten du, "ZUBIAK - Kultura eta ongizatea" izena hartu zuten jardunaldiekin hain zuzen ere.

Saio hauetan, kulturaren balio soziala eta osasunerako dituen onurak aztertu ziren, ikuspegi eta diziplina desberdinetatik, hau dena, nahitaez jasangarriagoa izango den pandemia osteko ekosistema kultural baten baitan.

Koadernoak jasotzen dituen egileen zazpi testuetan, kulturaren eta ongizatearen arteko loturei buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaituzte, pertsonaren esperientzia kulturaren proiektu eta espazioen erdigunean kokatzeko beharretik abiatuta.

Parte- hartzaileak: Begoña Román Maestre, Marián López Fdz. Cao, Guillem d’Efak Fullana-Ferré, Juan Gª Sandoval, Ferran Esteve, Artaziakcoop eta Nekane Aramburu

Argitalpena eskuragarri hemen edota K6 Gestión Culturalen web orrian.