Atzealdea Hautatu dira Katapulta Tour Gipuzkoa 2019 zirkuituan parte hartuko duten sei proiektuak

Hautatu dira Katapulta Tour Gipuzkoa 2019 zirkuituan parte hartuko duten sei proiektuak

Lau musika proiektuk eta arte eszenikoetako bik parte hartuko dute Katapulta Tour Gipuzkoa 2019 zirkuituan. Guztira 36 emanaldi eskainiko dituzte Gipuzkoan zehar

Hautatu dira Katapulta Tour Gipuzkoa 2019 zirkuituan parte hartuko duten sei proiektuak

«Katapulta Tour Gipuzkoa» musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da. Bi helburu nagusi ditu: musika eta arte eszenikoetako arloetako Gipuzkoako talentuak balioan jartzea eta bultzatzea -bereziki gazteak-, eta Gipuzkoako ezenari dinamizazioan laguntzea.



Urteotan, Katapulta Tour Gipuzkoako hautapen prozesuan 312 artistaren 404 izen-emate erregistratu dira; 2019ko zirkuiturako, esaterako, 74 musikarik eta arte eszenikoetako 27 proiektuk eman dute izena. Horietatik sei hautatu dira.

Musikari dagokionez, azpimarragarria da proiektu asko sortu direla Donostialdeaz harago, bereziki Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Irun, Legazpi, Zumarraga eta Zumaia bezalako herrietan (50 proiektu), eta asko izan direla, baita ere, euskarazko musika proiektuak (42), 30 urtez azpiko kideak dituzten proiektuak (49) eta emakumeen parte-hartzea dutenak (26). Estiloei dagokienez, proposamenak askotarikoak dira: rock mota desberdinak (Pop-Rock, Rock&roll, Hard Rock, Stoner, Hardcore, Metal), Pop, Blues, Soul, Jazz, Folk, Hip Hop, Flamenkoa, eta abar.

Katapulta Tour Gipuzkoa 2019 

Orotara sei artista hautatu dira aurtengo hautapen prozesuaren bidez (4 musika proiektu eta 2 arte eszenikoenak): 



Musikan: 

  • AINHOA LARRAÑAGA (Hernani)
  • ANAI (Astigarraga - Donostia)
  • FLAVIO BÁNTERLA (Tolosa, Irura, Irun, Donostia)
  • LEMY RIVER (Irura, Villabona, Ordizia, Donostia)
 

Arte eszenikoetan:

  • TYPE (Donostia) – “Entre comillas” antzezlanarekin
  • Txinparta Antzerki Taldea (Donostia, Eibar eta Azkoitia) – “Zurrunbiloan” antzezlanarekin.
 

Bestalde, 6 artista KUTXA KULTUR MUSIKA 2018-2019 programaren bidez hautatu dira:


  • SARA ZOZAYA

  • ESPAGUETI

  • GHAU
  • RAITX

  • RO

  • TENPERA



Azkenik, zirkuitua DONOSTIAKO 54. HEINEKEN JAZZALDIAn egongo da, Jazzaldiaren beraren hautapen prozesuan parte hartzen duten tokiko 15 artisten emanaldien babesle gisa, eta azkenean hautatzen diren 10 artistek jaialdian emango dituzten kontzertuen babesle gisa. Hauek izango dira zirkuituko ekitaldi guztiak:

  • KTG zirkuituak eta Kutxa Kultur programak hautatutako artisten 36 emanaldi, Gipuzkoako espazio eta jaialdi desberdinetan.
  • 15 emanaldi 54. Heineken Jazzaldirako abian den hautapen prozesuan. 
  • 10 emanaldi 54. Heineken Jazzaldian, prozesuan hautatutako artisten eskutik. 
  • 4 emanaldi 54. Heineken Jazzaldian, KTG zirkuituak eta Kutxa Kultur programak hautatutako artisten eskutik. 
  • 3 emanaldi Gipuzkoako Surf Federazioaren FederArte jaialdian, KTG zirkuituak eta Kutxa Kultur programak hautatutako artisten eskutik.


Urtea amaitzerako, zirkuituak berak hautatutako 34 proiektu (18 musikaren arlokoak eta 16 arte eszenikoetakoak) izango dira programaren 4 edizioetan laguntza jaso dutenak; 34 proiektu horiei Kutxa Kultur Musika programaren 24 musika proiektuak gehitu behar dizkiegu. Horrela, guztira 58 proiektu sustatu dira Katapulta Tour Gipuzkoaren lau edizio hauetan.