Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Elias Querejeta zine eskola
Gordailua
Zikloak, programak, ezagutza… KOLDO MITXELENA Kulturunean (KMK) ekoiztua, zure eskura entzun, irakurri, ikusi KULTURA!
Ezagutu konposatzailean urteurrenerako prestatutako kontzertu guztiak.
Ezagutu sortzaile honen bizitza eta lana
Iraganean eta orainean sortu dituzten argazkien biltegi eta erakuslehioa
On line kontsultatu Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumaren katalogoa
Aktibitateak martxan
Joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan, Andorran, Homes de Ferro ibilbide lokala sortu zen Andorrako eta Pirinioetako burdinaren historia testuinguruan kokatzeko xedez
Ezagutu Proiektuaren erakusketa digitala
Deialdira aurkezteko epea urtarrilaren 6an amaitzen da
Katapulta Tour Gipuzkoa formatu txikiko musika eta arte eszenikoen zirkuitua da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta Kutxa Kulturak sustatua, Donostia Kulturaren eta Buenawista Prolleckziom's-en laguntzarekin.
Helburuak:
2020rako deialdia egin du
Deialdia gorabidean dauden artistei, profesionalei edo erdi-profesionalei zuzenduta dago, beren karrera musikaren eta arte eszenikoen esparruetan modu profesionalean garatzeko interesa dutenei.
Pop, Rock, Folk, Electrónica, Hip-Hop eta antzeko estiloak, baita formatu txikiko arte eszenikoen proposamenak ere, hala nola mikro-antzerkia, bakarrizketak, performancea eta magia.
Proposamenek artisten jatorrizko lanak edo artistentzat berariaz sortutakoak izan behar dute gehienbat.
Katapulta Tour Gipuzkoaren hautaketa-prozesuan:
2016an: 70 musika arloan eta 39 arte eszenikoetan.
2017an: 76 musika arloan eta 33 arte eszenikoetan.
2018an: 68 musikaren arloan eta 17 arte eszenikoetan
2019an: 74 musikaren arloan eta 27 arte eszenikoetan.
Guztira 404 izen emate, 312 artistaren eskutik.
Urte honen amaieran, programaren lau edizio horietan, zirkuituak berak hautatutako 34 proiekturi (musikako 18 eta arte eszenikoetako 16) eta Kutxa Kultur Musika programaren 24 musika-proiektuei lagunduko zaie; guztira, 58 proiektu. Musikari dagokionez, azpimarratu behar dugu proiektu asko sortu direla Donostialdeaz harago, bereziki Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Irun, Legazpi, Zumarraga eta Zumaia bezalako herrietan (50 proiektu), eta asko izan direla, baita ere, euskarazko musika proiektuak (42), 30 urtez azpiko kideak dituzten proiektuak (49) eta emakumeen parte-hartzea dutenak (26).
Estiloei dagokienez, proposamenak askotarikoak dira: rock mota desberdinak (Pop-Rock, Rock&roll, Hard Rock, Stoner, Hardcore, Metal), Pop, Blues, Soul, Jazz, Folk, Hip Hop, Flamenkoa, eta abar.