Atzealdea Komunikazioa kulturan: Nola asmatu, ito gabe?

Komunikazioa kulturan: Nola asmatu, ito gabe?

2021eko irailaren 21ean K bulegoak Komunikazioa kulturan: Nola asmatu, ito gabe? formazio saioa antolatu zuen Santa Teresa komentuan, aurrez aurre eta euskaraz. Kultura proiektuetan komunikatzean gure begirada zorroztea izan zen xedea. Lau orduz aritu ziren Gipuzkoako kultura arloko 20 lagun komunikazioaren erronkaren gainean hartu-emanean Lander Arretxeak (Hiru Damatxo) gidatuta.

Komunikazioa kulturan: Nola asmatu, ito gabe?

Izan ere, kultur edo sorkuntza eremuan lanean dihardugunean, zaila da ekimena bera eta horren komunikazioa banatzen dituen marra non dagoen argitzea. Dena da bat dagoeneko: sortzailea eta sortzaileak sareetan proiektatzen duen irudia. Abestia eta bideoklipa. Artelana eta diskurtsoa.

Egiten dena kontatzea eta moduarekin asmatzea kontu estetiko batetik harago doa. Erabakiorra izan daiteke. Baina baita itogarria ere. Lan bat gehiago, bestela ere beteegi dagoen agendan. Gastu bat gehiago, bestela ere argalegi dagoen kontu korrontean.

Paradoxa horri ihes egiteko bidea bakarra da: begirada komunikatiboa zorroztea. Erabaki onak hartzea, komunikazio lanak zentzuz eta ito gabe gauzatu ahal izateko gero. Egiteko horretan laguntzea izan da saioaren erronka. Orain eta hemen, egiten duguna plazaratzeko modu aproposena aurkitzen laguntzea. Zirikatu, pentsarazi eta ideia berriak piztu gure ekimenaren komunikazioa zorrozteko.

Lander Arretxea Bereziartua arduratu zen prestakuntzaz, Hiru Damatxo ekoiztetxeko kidea. Proiektuen zuzendaritza zein gidoilari lanak uztartzen ditu bertan, eta hainbat kultur proiekturen komunikazioan aritu da: Korrika, Literaturia Jaialdia eta Lizardi Saria esaterako. Kultur kazetari ere ibili da Argia astekarian, eta telebista kritikari, Berria egunkarian.

Jarraian goiz hartan Lander Arretxeak landutako bide-orriaren laburpena, komunikazioari praktikotasunetik eta eraginkortasunetik heltzeko, gure proiektuentzat komunikazio egokiena bilatu eta aurkitzeko asmoarekin.

Jaitsi dokumentu osoa.

  1. ZER ESKATU KOMUNIKAZIOARI?
  2. NORI ARI GATZAIZKIO?
  3. ZEIN DA BIDE MOTZENA? 
  4. BAT DATOZ GURE IZAERA ETA ESATEKO MODUA?
  5. HIZKUNTZAREKIN ZER?
  6. NORENTZAT JANTZI GARA? 
  7. BADAKIGU IDAZTEN?
  8. ZERK EGITEN GAITU INTERESGARRI?
  9. ZER DAUKAGU, ETA ZER EZ?
  10. NOLA EGIN HAU ITO GABE?


Eta galdera horiek erantzunda lau gako estra:

  1. ONDO KOPIATU
  2. AURPEGIA JARRI
  3. ALIANTZAK LANDU
  4. EROSO EZ BAZAUDE, EZ EGIN