Atzealdea Komunismoa, artea, turismoa, Jaungoikoa eta zientziak eztabaidagai

Komunismoa, artea, turismoa, Jaungoikoa eta zientziak eztabaidagai

Gaurkotasunarekin lotura duten gaien inguruko eztabaida publikoa dinamizatzeko helburua duen Eztabai ekimenaren bigarren edizioa martxan da. Otsailaren 1ean izango da hurrengo saioa.

Komunismoa, artea, turismoa, Jaungoikoa eta zientziak eztabaidagai

Eztabai ekimenaren bigarren edizioak komunismoa, artea, turismoa, Jaungoikoa eta zientziak jorratuko ditu, besteak beste. Solasaldi irekietan, parte hartzaileek gaurkotasuneko gaiei buruz hitz egiteko aukera izango dute, erreferentziazko gonbidatuekin. Hori izan liteke, bi hitzetan, Eztabairen mamia. Hain zuzen ere, Platypus Labs-ek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin prestatu duen ekimen honen helburua da gaur-gaurko gaien inguruko eztabaida publikoa dinamizatzea.

Eztabaida horiek egiteko, afariak antolatuko dira Ni Neu jatetxean, hileko lehen ostiraletan eta afari horietan parte hartzaileak solasean arituko dira gonbidatuekin, kasuan kasuko gaiari buruz. Gonbidatuak begiratuki aukeratuko dira, gaiaren arabera, pisuzko iritziak eman eta tertuliak aberasteko xedez. Solasaldi guztiak moderatzen Fernando A. Busca kazetaria jardungo da. 

Solasaldi horietan, autoritate argudioek ez dute baliorik izango. Sutsuki eztabaidatu daiteke, indar handiagoarekin edo txikiagoarekin, baina beti errespetu faltan erori gabe, eta eraso egin gabe. Iritzi arrazoituak bide ematen dio egiari.

Hurrengo eztabaida, ostiralean

Hurrengo hitzordua otsailaren 1ean izango da, Jaungoikoaren nahiaz hitz egingo dute. Horretarako, José Ignacio Pérez, EHU/UPVko erretore ohia; Mikel Iraundegi, Donostiako elizbarrutiko familia zerbitzuaren arduradura; eta Oscar González Gilmás, EHU/UPV-ko Zeintziaren logika eta filosofía departamentuko irakaslea gonbidatu dituzte. Hauxe da egitarau osoa:

  • Otsailak 1. “Jaungoikoaren nahia”.
  • Martxoak 1. “Komunismoa, mende baten fedea”. 
  • Apirilak 5. “Zertarako balio du arteak”
  • Maiatzak 10. “Gipuzkoako Diputatu Nagusiko hautagaien arteko tertulia 
  • Ekainak 6. “Tourist go home! (and leave your cash)”

Sarrerak saio bakoitzaren data baino 10-15 egun lehenago jarriko dira salgai, 18 euroren truke. Informazioa eta sarrerak eztabai webgunean izango dira eskuragarri. Otsailaren 1eko saiorako sarrerak, salgai dira dagoeneko.

Horrez gain, Eztabai-ko saioak bideoz grabatuko dira eta zuzenean emango dira sare sozialen bitartez. Material guztia edonork erabili ahal izango du.