Atzealdea Kontadores Gazte Zentroak bi eskaintza interesgarriekin hasi du urtea:

Kontadores Gazte Zentroak bi eskaintza interesgarriekin hasi du urtea:

Urtarriletik aurrera, jarduera artistikoak eta kulturalak programatzeko proposamenak jasotzeko deialdia ireki du eta sorkuntza artistikoak garatzeko K set proiektua jarri du martxan.

Kontadores Gazte Zentroak bi eskaintza interesgarriekin hasi du urtea:

 

SORKUNTZA ARTISTIKOAK ETA ESPERIENTZIA KULTURALEN PROPOSAMENAK BIDALTZEKO:

Jarduera artistikoak eta kulturalak programatzeko proposamenak jasotzeko deialdi irekia 2020ko urtarrillaren 13tik 26ra, bi data horiek barne harturik.
 

Deialdi honen helburua bertako eta gazte izaerako sormen prozesuak, eta proposamen berriak integratzea Kontadoreseko eremuan.
Kontadoresek egingo du proposamenen balorazioa eta harremanetan jarriko da izena-eman duen pertsona edo taldearekin.

LABORATEGIAK (lantegi trinkoak) edo/eta ESZENA PORPOSAMENAK (arte biziekin erlazionaturiko pieza eszenikoak) gauzatzeko proposamenak aurkezteko: Esteka honetan topa dezakezu informazio gehiago eta parte hartzeko oinarriak: https://kontadores.eus/eu/parte-hartzeko-oinarriak

Parte hartzeko, Kontadoreseko webgunearen bidez, jarraian dagoen eskaera-inprimakia bete behar da: https://kontadores.eus/eu/guri-buruz/kultur-proposamenak

 

 

SORKUNTZA ARTISTIKOAK GARATZEKO GUNE BAT BEHAR BADUZU:

Kontadores Gazte Zentroaren eta La Traka Produkzioak taldeak elkarlanean K-SET proiektua sortu du. Gune honetan gazteek elkarlanean sorkuntza artistiko anitzak garatu ahal izango dituzte.

K-SETeko kide izan nahi duzu? Hauek dira baldintzak:

  • 18 eta 30 urte* bitartekoa izatea, biak barne
  • Arte diziplina** batean jarduteko gogoa izatea

Nola eman izena?
Izena emateko, kontadores@donostia.eus helbidera emaila bidali zure izen-abizenak eta interesezko diziplina artistikoa adieraziz. Urtarrilak 10 arte.

Hitzordua:
Kontadores Gazte Zentroan  Urtarrilaren 17an izango da, arratsaldeko 18:30-20:30 bitartean. Hortxe ezagutuko dugu elkar taldekideek.
Hortik aurrera, astean behin elkartuko dira taldeak, elkarrekin erabakitako egun eta orduan.

* 30 urte baino gehiago badituzu, baina K-SET proiektua interesatzen bazaizu, idatzi emailez !

** Arte diziplina horiek, musika, idaztea, antzerkia, zinema, pintura, dantza eta abarren arlokoak izan daitezke.

 

 

Informazioa eta argibide gehiagorako jarri gurekin harremanetan: kontadores@donostia.eus/ T: 943483476