Atzealdea Kultur Memoriak ekimena, herrietako ondare soziokulturala gordetzeko

Kultur Memoriak ekimena, herrietako ondare soziokulturala gordetzeko

Mapatze parte hartzaile bat egingo da Arrasate, Azpeitia eta Eibarren. Sorkuntza parte-hartzaile prozesu bat da, herritarrek udalerri bat arakatu eta horren errealitate soziokulturala identifikatuz eta dokumentatuz talde kontaketa bat egiteko.

Kultur Memoriak ekimena, herrietako ondare soziokulturala gordetzeko

Mapatzea sorkuntza parte-hartzaile prozesu bat da. Formatu ezberdinak erabiliz (bideoa, audioa, argazkiak, artxiboko materiala, ibilbideak…) herritarrek udalerri bat arakatu eta horren errealitate soziokulturala identifikatu zein dokumentatu egiten dute, talde kontaketa bat egiteko. Sortutako edukiarekin ibilbideak eta mapa kulturalak diseinatuko dira, herri horien memoria sozio-kulturalaren inguruan, eta hori guztia proiektuaren web orrian ikusgai egongo da. 

Ekimena Arrasate, Azpeitian eta Eibarren burutuko da otsailean, martxoan eta apiriean. Hainbat gai jorratuko dira proiektuaren baitan: lana, ohiturak, manifestazio kultural eta jaiak, baita ondare soziokultural material zein materiagabea osatzen duten elementuak ere.

Osatutako bertako talde bati formakuntza ematea da helburu nagusia. Lantegietan 15-20 bat pertsonen parte-hartzea lortu nahi da. Bertan lurraldea mapatzen eta narratiba digitalak zein edukiak sortzen irakatsiko zaie. Eduki horien sorkuntza tresna telefono mugikorrak izango dira. Lantegiek 12 ordu inguruko iraupena izango dute eta trebakuntza zein edukien sorkuntzak sesio desberdinetan banatuak izango dira. Izen-emateak Info@kulturmemoriak.eus helbidean eta 622825113 telefonoan egin ahal izango dira.

Arrasate 
Kooperatibismoaren memoria dokumentatuko da. Kooperatibismoarekiko izan den pertsonen arteko erlazio eta baloreak, udalerriko ongizatean izan diren giza zein hirigintza aldaketak, enpresa zein horien jarduerekin dagoen harremana, herriaren ongizatean izan duen ekarpena, partaidetza erlazioa…

Azpeitia
Dokumentatuko da, besteak beste, Urolako trenaren historia eta garrantzia, ingurumena, Loiola eta turismoa, ekonomia eta biztanleen erlazioa industria eta herriaren ongizatearekin, ekitaldi eta ohitura kultural eta jaietakoak: tanborrada, inauteriak…

Eibar
Hiriko historian aztarna utzi duen jarduera industrialaren inguruan, ongizate urteak, industria krisia, migrazioak, formakuntza eskolak, gizarte eta hirigintza aldaketak, kirola, jarduera eta ohitura kultural eta jaietakoak… hori guztia auzokoei elkarrizketak eginez, artxibo dokumentu eta argazkiak erabiliz, eta abar. Hau guztia elkarrizketa, grabazio, tokien argazki zein dokumentuen bilketen bitartez.

Denis Itxaso Kulturako Diputatuaz gain, Maria Ubarretxena, Eneko Etxeberria eta Miguel de los Toyos, Arrasate, Azpeitia eta Eibarko alkateak, eta José Luis Roncero, ekimenaren zuzendaria izan dira aurkezpen ekitaldian.