KULTURA ESKOLA JARDUEREN ONARPENA
2021-2022 ikasturteko Kultura eskola egitasmoa dagoeneko martxan dago. Parte hartzen duten ikastetxeek, aurkeztutako programen onarpena jaso berri dute. DBH eta OLHko ikasleek eskolan artea eta kultura modu praktiko batean bizitzeko aukera izango dute.
- 1554
Kultura Eskola programak artea eta kultura ikasgeletara hurbiltzeko aukera ematen die Gipuzkoako ikastetxeei, 12 eta 16 urte bitarteko ikasleei egokitutako hainbat proposamenen bidez. Egitasmo honen bitartez, jarduera artistiko eta kulturalen inguruko gazteen zaletasuna eta sensibilitatea sustatu nahi da.
Irakasleei tresna baliagarria eskaintzen zaie. Ohiko ikasgaien osagarri aberasgarria izango diren jardueren hautaketa zabala eta ugaria egin da, ikastetxe bakoitzak bere beharretara hobekien egokitzen direnak aukeratu ditzan. Kulturako profesionalei begira, beren artea lantzeko eta ezagutarazteko bide berria irekitzen da, era berean, aretoak betetzen dituzten publikoak gaztetzeko era berria da.
Dagoeneko abian den 2021-2022 ikasturtean 62 ikastetxek parte hartuko dute, denen artean 186 jarduera antolatuko dituzte. Pasa den iralean martxan jarri zen, eta izena emateko epea ireki zen. Une honetan, aurkeztutako jarduera programak onartutak izan ondoren, ikastetxeek sustatzaileekin batera zehaztu ahal izango dituzte jarduerak behar bezala garatzeko datak eta gainerako xehetasunak.