Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Elias Querejeta zine eskola
Gordailua
Zikloak, programak, ezagutza… KOLDO MITXELENA Kulturunean (KMK) ekoiztua, zure eskura entzun, irakurri, ikusi KULTURA!
Ezagutu konposatzailean urteurrenerako prestatutako kontzertu guztiak.
Ezagutu sortzaile honen bizitza eta lana
Iraganean eta orainean sortu dituzten argazkien biltegi eta erakuslehioa
On line kontsultatu Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumaren katalogoa
Aktibitateak martxan
Joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan, Andorran, Homes de Ferro ibilbide lokala sortu zen Andorrako eta Pirinioetako burdinaren historia testuinguruan kokatzeko xedez
Ezagutu Proiektuaren erakusketa digitala
Iraunkortasunaren ideiatik abiatuta, Euskal Herriko sorkuntza garaikideari buruzko gogoeta egiten duten zenbait testu eta ikusizko saiakera biltzen dituen argitalpen kolektiboa gomendatzen dizuegu: "Ekoizpen artistiko jasangarri bati buruzko baterako espekulazioak".
Oihane Sánchez Durok, Andrea Estankona, Ane Seijas, Arturo/Fito Rodríguez, María Muriedas, Haizea Barcenilla, Igor Rezola, Iker Fidalgo, Raquel Asensi, Laura Díez, Maria Ptqk, MawatreS y Daniel Muñoz, Arantza Lauzirika y Natxo Rodríguez, Ricardo Antónekin elkarlanean ekoizpen artistiko jasangarri bati buruzko espekuazioak liburu hau egin dute.
Irisgarritasunari dagokionez, K6 Gestión Cultural eta Elkartuk (Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak) lankidetzan irisgarritasun unibertsala bultzatzeko "Kultura inklusiboan bidean: guztientzako museoak" izeneko aholku liburua sortu dute. Irisgarriak diren eta partaidetza bultzatzen duten museoak egiteko aholku gida da.
Hemen gida deskargatzeko esteka:
https://elkartu.org/pdf/kultura-inklusiboaren-bidean_hacia-una-cultura-inclusiva.pdf
2021eko otsailaren 17an, Europako Herritartasun Gunearekin batera, Europa Sormen-Kultura eta Europa Herritarrekin programek eskaintzen dituzten aukerei begira, jardunaldi bat antolatu zuten. Bertan migratzaileen eta errefuxiatuen inklusioa sustatuko duten proiektu europarrak abian jartzeko klabeak partekatu ziren.
Guretzat erronka bat da kulturarentzat lagungarria den eskaintza inklusiboa eskaintzea eta bertan partekatzen diren hausnarketak interesgarriak iruditu zaizkigu.
Hemen jardunaldiaren bideoa: