Atzealdea Kultura sustatzeko Aldundiaren diru-laguntzak eskatzeko epealdia zabalik da

Kultura sustatzeko Aldundiaren diru-laguntzak eskatzeko epealdia zabalik da

Kultura sustatzeko bost diru laguntza jarri ditu martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak: Olatuak, Susperka, Oreka, Tokiko eta Mundura.

Kultura sustatzeko Aldundiaren diru-laguntzak eskatzeko epealdia zabalik da

Hauek dira bost diru-laguntzak:

  • Tokiko: udalek, udaletako elkarteek eta udal entitatek antolatutako kultur jarduerak egiteko, lurraldeko kultur eskaintzaren oreka lortzeko helburuarekin. Amaiera epea: apirilak 17.
  • Susperka: sortu berriak diren proiektu eta egitura berritzaileak sustatzeko, bai edukietan, baita kudeaketan ere: sareko lanean, bitartekaritzan, garaikidetasun artistikoan, ikerkuntzan, desberdinen artean eta publikoekin sortutako harreman berrietan eta lankidetzan. Amaiera epea: apirilak 12.
  • Oreka: ibilbide bat eta programazio egonkor bat duten egitura egonkortuak sendotzeko, eta Gipuzkoako programazioa egonkortzeko eta eskaintza kulturala garatzen laguntzeko. Amaiera epea: apirilak 17.
  • Olatuak: eraldaketa sozialerako bokazioa duten proiektu berritzaileak sustatzeko, elkargune bat sortzeko kulturaren eta gizarte duinago baten artean: bakean oinarritutako bizikidetzan, jasangarritasun ekologikoan, pertsonen arteko berdintasunean, elkartasunean, partaidetzan eta gizarte integrazioan oinarrituz. Amaiera epea: apirilak 12.
  • Mundura: proiektu artistikoak nazioartera eramateko Gipuzkoako pertsona fisiko eta irabazi asmorik gabeko entitateei zuzendutako laguntzak. Amaiera epea: apirilak 4.

Diru laguntza horiek modu telematikoan eskatu beharko dira, aldundiaren egoitza elektronikoan. Oinarri arautzaileak ere bertan dira ikusgai. Joan den urtean martxan jarritako K-Bulegoak ere laguntza eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen du.