Atzealdea

La Traka Producciones

La Traka Producciones

Nahiak

Herria: Gipuzkoa

E-posta: nahiak@latraka.com

Gaia: Zinea/Webseriea

Nahiak

Proiektuaren deskribapena:

NAHIAK Ander Iruretagoienak zuzendutako eta La Traka eta Ospel Filmsek batera ekoitzitako webseriea da, plataforma digitalen bidez online banatzeko sortua.

Webserieak estilo ironiko bat bilatzen du, non tramak drama eta komediaren linboan garatzen diren. Formalismoak eta narratiba konplexuen eraikuntza desegitea da asmoa, pertsonaien eta argumentuaren sinpletasunari eta naturaltasunari bide emateko.

Proiektu honek bazterketa-arriskuan dauden kolektiboak ikusaraztea sustatzen du, estereotipoak errepikatu gabe. Hau da, pertsonaien eguneroko bizitzaren beste ikuspegi bat eskaini nahi da, unean uneko ikus-entzunezko ekoizpen gehienek jarraitzen duten ildotik aldenduz.

Azken batean, formatu labur eta eskuragarria sustatzen da, non arreta generoarekin, niaren bilaketarekin, familiarekin eta, oro har, ahaztutako gizarte-taldeen ikusgarritasunarekin lotutako gaietan jartzen den.

 

Sinopsia:

Itsasoren bizitzan, desioa (nahia) oso presente egon da beti.

Lehenengoak oso argi izan zuen: bere gorputzean aldaketa bati ekitea, kanpotik hain emakume senti zedin, barrutik bezain emakume.

Prozesu horretan murgilduta, 22 urterekin, bere adineko beste edozein neskaren nahiak ditu: karrera bukatzea eta emakume heldu gisa bizitza bat hastea, ilusionatzeko. Donostiaz eta bere familia bitxi eta zoragarriaz nekatuta -bere ama yoga irakasle gisa jokatzen duen poliadikta bat da, eta bere anaia, Down sindromea duena, sarjentua da Loiolako kuartelean jaio izan balitz baino gehiago-, bere kabuz hegan egiten hastea da bere nahia. Zenbat eta gorago eta urrunago, hobe.

Baina bizitza Itsasoren nahiei oztopoak jartzen tematuta dago. Horregatik, bere bikotekideak (Eli, bera baino zaharrxeagoa den neska batek) inoiz espero ez zuen albiste bat ematen dionean, Itsasoren etorkizuneko planak mila zatitan hautsiko dira eta erabaki bat hartzera behartuko dute: erantzukizuna eta konpromisoa bere neskaren ondoan egotean, edo, aitzitik, bizitza axolagabekeriaz eta askatasunez bizitzea inolako loturarik gabe?

Bi desio horietako zeinek botako du indartsuago?