Atzealdea Lanabesa, ikus-entzunezko proiektuak ekoizteko eta hedatzeko diru laguntza deialdia zabalik

Lanabesa, ikus-entzunezko proiektuak ekoizteko eta hedatzeko diru laguntza deialdia zabalik

150.000 euro talde eszenikoentzat izango dira; beste 250.000 euro udalei bideratuko zaizkie.

Lanabesa, ikus-entzunezko proiektuak ekoizteko eta hedatzeko diru laguntza deialdia zabalik

Kulturak ikus-entzunezko proiektuak ekoizteko eta hedatzeko diru laguntzak emateko 2019ko deialdia zabaldu du. Xedea da Gipuzkoan sortutako ikus-entzunezko proiektuak ekoizteko eta hedatzeko diru laguntza lerro bat arautzea.

Laguntza hauekin, Kultura Departamentuak Gipuzkoako ikus-entzunezko ekoizpenari lagundu nahi dio, formatu luzeko ikus-entzunezko sorkuntza erraztuz eta lan horien sustapenari lagunduz. Ikus-entzunezko sorkuntzak aro gozo bat bizi du gure lurraldean, ekoizpen handikoa; Foru Aldundiak, esparru honetan ere, gipuzkoarren sormena babestu nahi du.

Diru laguntza hauen xedeetarako, ikus-entzunezko obratzat hartzen da 60 minutuko luzera gainditzen duena, eta jendaurreko areto batean erakusteko helburuz egindakoa. Laguntzak emateko orduan, proposamenaren kalitatea eta interesa hartuko da aintzat, ikuspegi artistikoaren aldetik begiratuta, eta bere garrantzia, urteko Gipuzkoako ikus-entzunezko ekoizpenaren barruan. Kontuan hartuko dira, baita ere, ikusmolde berritzaileak erabiltzea, eta ikus-entzunezko ekoizpenak sortzeko begirada berriak. Halaber, balioetsiko da ekoizpenen kokalekuak Gipuzkoan izatea, Gipuzkoako lantalde tekniko eta artistikoen ibilbide profesionala eta parte hartzea, filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz filmatzea, eta emakumeak partaide izatea, bai ekoizpenean, bai talde tekniko edo artistikoetan.

Zinema arloko aditu talde batek aztertu eta baloratuko ditu aurkezten diren proiektuak.

Denis Itxasok Elías Querejeta Zine Eskola abiaraztearen garrantzia nabarmendu du sortzaile berriak sortzeko, materia tekniko eta artistikoetan ez ezik, ICAAren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza publikoen, telebista babesen eta banaketa bide berrien prozedura konplexuetan. 

Epea: irailak 30

Arte eszenikoetarako laguntza

Lanabesa izeneko laguntza hauen barruan baita ere, onartu dira diru laguntzak Gipuzkoako antzerki eta dantza talde eszenikoentzat, alde batetik, ikuskizun eszenikoak sustatu eta saltzeko –taldeak berak ekoitzitakoak badira–; eta, bestetik, sentiberatze, prestakuntza eta bitartekaritza programetarako. Aldi berean, udalentzako eta irabazteko asmorik gabeko elkarteentzako diru laguntza izango dira, arte eszeniko eta musika arloko urteko programazioak egiteko.

Argazkia: Dantza Filmeko irudia (Xabier Artola)