Atzealdea Landarbaso Abesbatza

Landarbaso Abesbatza

2021. urteko jarduerak

Herria: Gipuzkoa

Web orria: https://landarbaso.com

E-posta: landarbaso@landarbaso.com

Landarbaso Abesbatza

Landarbaso Abesbatza gazteek osaturiko talde korala da 1991. urtean sortua. Egun elkartea lau taldek osatzen dute: Musikart (6 eta 8 urte), Kontari (8 eta 14 urte), Landarbasoko Dizdizka (15 eta 21 urte) eta Landarbaso Abesbatza (17 eta 45 urte). Landarbasoren kalitatea, originaltasuna eta palmaresak, oihartzun garrantzitsua izan dute taldearen proiektu ezberdinetan. Landarbaso erreferentziazko abesbatza bilakatu da estatuko zein nazioarteko jaialdi garrantzisuenetan duen ohiko parte hartzeari esker.

Elkartearen zuzendaritza artistikoa Iñaki Tolaretxipiren esku dago taldearen sorreratik. Ingenieritzan Doktorea eta EHU/UPV-ko irakasle titularra, Donostiako Goi Mailako kontserbatorioko musika irakasle titulua du. Maddalen Dorronsoro, formakuntza musikalaz, ahots teknikaz ere kudeaketa musikalaz arduratzen da. Talde teknikoa Oier Etxaburu eta Esther Barandiaran pianistek osatzen dute. 

– Nazioarteko 17 sari ditu eta dagoeneko 600dik gora emanaldi eskaini ditu; 12 diskatan parte hartu du edo/eta ekoizpen lanetan aritu da. 
– 30 konpositore desberdin baino gehiagoren 70etik gora erabateko estreinaldia egin ditu. 
– Taldearen nazioarteko parte hartzea gehien bat Europan kontatzen da bertako 11etik gora herrialdetan aritu baita, baina baita beste bi kontinentetan ere: Amerikan (AEB) eta Asian (Indonesia, Txina eta Japonia). 
– Formakuntza, sentsibilizazio, gizarteratze eta lankidetza solidario lanek urteko 2000tik gora pertsonei eragiten diete.