Atzealdea 2019-2020 ikasturterako eskaini diren 45 plazak bete egin dira, 27 herrialdetako 122 hautagaien artean eginiko aukeraketaren ondoren

2019-2020 ikasturterako eskaini diren 45 plazak bete egin dira, 27 herrialdetako 122 hautagaien artean eginiko aukeraketaren ondoren

Elías Querejeta Zine Eskolak irailaren 16an irekiko dizkie ateak bigarren promozioko ikasleei. Hautatutako ikasleek esperientzia handia dute zinemagintzako hainbat arlotan.

2019-2020 ikasturterako eskaini diren 45 plazak bete egin dira, 27 herrialdetako 122 hautagaien artean eginiko aukeraketaren ondoren

Elías Querejeta Zine Eskolako 2019-2020 ikasturteko izen-emate prozesua maiatzaren 31n amaitu zen, eta, otsailetik, 122 hautagaitza jaso ditu hiru graduondoetarako: EAEko 20 hautagai (Arabako 2, Bizkaiko 4 eta Gipuzkoako 14), Estatuko 30 eta atzerriko 72.

Bi onarpen-aldietan jasotako dokumentazioa baloratu eta elkarrizketak egin ondoren, Zuzendaritza Akademikoak (Tabakalerako Euskadiko Filmategiko, Donostiako Zinemaldiko eta EQZEko ordezkariek osatua) erabaki du eskaintzen dituen 45 plazak betetzea, 15 arlo bakoitzeko.

Ikasleen artean 33 emakume eta 12 gizon daude: 6 EAEkoak dira (4 Gipuzkoakoak eta 2 arabarrak), 10 Estatukoak eta 29 atzerrikoak. EQZEko ikasle atzerritarren jatorria askotarikoa da: Argentina, Australia, Bolivia, Brasil, Kolombia, Hego Korea, Kuba, Ekuador, Estatu Batuak, Finlandia, Italia, Mexiko, Peru, Portugal, Errepublika Dominikanoa, Errusia eta Uruguay. Batez besteko adina 30 urtekoa da.

Haien profilari dagokionez, berriz, honako hauek ditugu: festibaletan estreinatu eta saritu dituzten edo galerietan ikusgai egon diren obrak (laburrak eta luzeak) egin dituzten zinemagileak, beste zinema eta arte eskoletan ikasi duten ikasleak (ESCAC, ECAM, Escuela de Cine de Altos de Chavón, Kyiv National I.K. Karpenko-Karyy Theatre, Cinema and TV University, CCC México, Universidad del Cine, NYU Tisch School of the Arts, Lisbon Theatre and Film School…) eta Zineman, Arte Ederretan, Ikusmen-arteetan, Ikus-entzunezko Komunikazioan, Kultur Antropologian, Kultura Ondasunaren Zaintzan, Letrak eta Literaturan, Kultur Politikaren Kudeaketan eta Artearen Historian graduatuak; zinemagintzako ekoizpenean eta banaketan espezializatuak; zinema festibal, ziklo, programa edo erakusketak eta arte instalazioak ekoizten, kudeatzen eta programatzen esperientzia duten komisarioak; ikertzaileak, argazkigintza eta diseinuaren munduko profesionalak…

Kulturako diputatu Denis Itxasok poztasuna adierazi du izen-emate aldiak izan duen arrakastagatik, Departamentuak eginiko apustu nagusietako bai izan baita. Elías Querejeta Zine Eskolarekiko ehun lagunek baino gehiagok erakutsitako interesak, hautagaien jatorrien aniztasunak eta zinemagintzan duten esperientzia zabal eta askotarikoak, eskolak izan duen arrakastaren erakusle dira, eta argi uzten dute proposamena ulertu egin dela eta logikoa dela; halaber, koherentzia hezigarria eta profesionala dela ziurtatzen dute.

Carlos Muguiro, eskolako zuzendariaren iritziz: “egun, EQZE formakuntza eta esperimentazio zentro originala da oso; gure lurralde, eta herrialde osoko instituzio zinematografiko prestigiotsuenek metatu duten jakintzatik banaezina. Era berean, bere nazioarteko proiekzioa apartekoa da. Horren froga da azken deialdian 27 herrialde ezberdinetako zinemagile gazteren interesa eta talentua erakarri duela”.

Bestetik, lehen urte honetan eskolak erakutsitako ikaragarrizko maila baloratu da, nazioarteko zinemagintzan puntakoak diren gonbidatuak izan baitira bertan. EQZEk irailaren 16an irekiko dizkio ateak lehen promozioari, ikasleei ongietorria eta harrera eginez. Lau egun geroago, Donostia Zinemaldiko 67. edizioa hasiko da, eta ikasleek agenda konkretu bat izango dute proiekzioetara, klase magistraletara, Zine Ikasleen Nazioarteko Topaketara eta beste jarduera batzuetara joan ahal izateko; horrez gain, festibala barnetik ezagutzeko aukera izango dute. Zinemaldia amaitzean hasiko dira eskolak, urriaren Xan, eta ikasleek 56 asteko irakaskuntza bidaia bat egingo dute; zirkulua hurrengo Zinemaldiarekin itxiko da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu eta finantzatu du eskola, eta Euskadiko Filmategia, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa eta Donostia Zinemaldiaren parte-hartzearekin batera, otsailetik, Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitako zentroko sarearen parte da EQZE.