Atzealdea LEMY RIVER

LEMY RIVER

Pop, psicodelia + elektronica

Herria
Donostia, Irura, Villabona, Ordizia

[Kutxa Kultur Musika 2019-2020 programak, “Katapulta Tour Gipuzkoa 2020′′ zirkuitorako aukeratutako artista.]

LEMY RIVER “Peachy Joke” taldeko liderra eta konpositorea izandakoak Bartzelona utzi eta bere taldekideekin itzuli da Euskal Herrira harrituta utziko gaituen proiektu musikal berri batekin.

Lemy River ez da Motorhead taldeko Lemmy Kilmister-ren zale amorratu bat. Esan genezake soilik kasualitate gramatikal xume bat dela. Ezagutzen dutenek, agian… Son House-n bertsio moderno edo Gotye-ren bertsio retro batekin alderatuko luketela.

Estilo oso desberdinak lantzen ditu. Pop, psikodelia eta elektronika kutsuak ere nahasteko gai da. Lemyk, ez du norabide argi bat, abesti bakoitza gorputz berri bat dela dio eta nahi bezala jazten du.

Taldea osatzen dute: Iban Martín “Lemy”, Mikel Benito (baxua), Joseba De Arriba (gitarra eta teklatuak) eta Roberto Granado (bateria elektronikoa).

2019an «Lemy River» izeneko Ep-a argitaratu zuten 4 abestiz osatua, Montreal Estudios de Hans Kruger-en grabatua, eta Lea de Small Signs/Honolulu eta Peachy Joke-ko Bop-en kolaborazioarekin.

2020an abesti berriak egin dituzte. Apirilean “Bukowski” izena duen abestia kaleratu zuten hurrengo diskoaren aurrerapen gisa eta Teko rapero kataluniarraren kolaborazio izan zuen. Maiatzean “Wuhan suppe” abestia aurkeztu zuen, konfinamendu bitartean konposatu, grabatu eta nahastu zuen.
Eta ekainean “IXI” bigarren single-a iritsi zen, Bartzelonatik Euskadirako trantsizioa adieraziz.