Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Elias Querejeta zine eskola
Gordailua
Zikloak, programak, ezagutza… KOLDO MITXELENA Kulturunean (KMK) ekoiztua, zure eskura entzun, irakurri, ikusi KULTURA!
Ezagutu konposatzailean urteurrenerako prestatutako kontzertu guztiak.
Ezagutu sortzaile honen bizitza eta lana
Iraganean eta orainean sortu dituzten argazkien biltegi eta erakuslehioa
On line kontsultatu Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumaren katalogoa
Aktibitateak martxan
Joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan, Andorran, Homes de Ferro ibilbide lokala sortu zen Andorrako eta Pirinioetako burdinaren historia testuinguruan kokatzeko xedez
Ezagutu Proiektuaren erakusketa digitala
[“Katapulta Tour Gipuzkoa 2019″ zirkuitorako aukeratutako artista.]
Lemy River “Peachy Joke” taldeko liderra eta konpositorea izandakoak Bartzelona utzi eta bere taldekideekin itzuli da Euskal Herrira harrituta utziko gaituen proiektu musikal berri batekin. Lemy River ez da Motorhead taldeko Lemmy Kilmister-ren zale amorratu bat. Esan genezake soilik kasualitate gramatikal xume bat dela. Ezagutzen dutenek, agian… Son House-n bertsio moderno edo Gotye-ren bertsio retro batekin alderatuko luketela. Estilo oso desberdinak lantzen ditu. Pop, psikodelia eta elektronika kutsuak ere nahasteko gai da. Lemyk, ez du norabide argi bat, abesti bakoitza gorputz berri bat dela dio eta nahi bezala jazten du. Taldea osatzen dute: Iban Martín “Lemy”, Mikel Benito (baxua), Joseba De Arriba (gitarra eta teklatuak) eta Roberto Granado (bateria elektronikoa). Martxoan argitaratu berri dute “Control” izena duen abestia, laister argitaratuko duten Ep berriaren lehen abestia da. Ep-a 4 abestiz osatuta dago eta orain dela bi urte grabatu zuten Montreal Estudios de Hans Kruger-en Lea de Small Signs/Honolulu eta Peachy Joke-ko Bop-en kolaborazioarekin.