Atzealdea EHUko Udako Ikastaroetan zurezko ondarearen kontserbazioari buruzko lehen ikastaroa emango da

EHUko Udako Ikastaroetan zurezko ondarearen kontserbazioari buruzko lehen ikastaroa emango da

IIWCren 22. sinposioaren barruan emango da ikastaroa, eta urriaren 3tik 5era izango da.

EHUko Udako Ikastaroetan zurezko ondarearen kontserbazioari buruzko lehen ikastaroa emango da

ICOMOS Monumentuen eta Lekuen Nazioarteko Kontseiluaren Zuraren Nazioarteko Batzordeak (IIWC) urtero antolatzen du zientziaren inguruko nazioarteko sinposio bat, zeinaren helburua baita esperientziak partekatzea, teoria ezberdinak ezagutzera ematea eta zurezko ondarearen helmena handitzea.

Aurten, ekitaldia Bilbon ospatuko da, irailaren 30etik urriaren 2ra, Zurezko ondarearen kontserbazioa: diziplinetatik harantz titulupean.

Besteak beste, eta lehenengo aldiz, zurezko ondarearen kontserbazioari buruzko ikastaro bat emango da topaketan. Donostiako Miramar Jauregian egingo da, Baroja aretoan, urriaren 3tik 5era. Ekitaldien batzorde antolatzailean parte hartzen dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Historiko-Artistikoaren, Artxiboen eta Museoen Zerbitzuko bi kidek, zeintzuek zurezko ondarea kontserbatzeko metodologiei buruzko aurkezpen bat emango baitute.

Lehenengo bi egunetako programa aurkezpenek eta mahai-inguruek osatzen dute, eta saioak goizez eta arratsaldez egingo dira. Bertan hainbat alorretako gaiak jorratuko dira, eta haiei esker, kontserbazioari buruzko tokiko eta nazioarteko esperientziak partekatzeko aukera egongo da.

Ikastaroari amaiera emateko, zurezko hainbat ondare ikusteko bisita gidatu bat egingo da; besteak beste, toki hauek bisitatuko dira: Pasai San Pedroko Albaola, Donamariako Dorrea, Iruñeko Condestable Jauregia, Zumarragako Antioko ermita eta Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserria. Monumentu horien kontserbazioan lan egin dutenek parte hartuko dute bisitan.

Informazio gehiago