Abian da LUMAfest! jaialdiaren bigarren alea
LUMAfest! Gipuzkoako gazte literatura eta sorkuntza jaialdiaren bigarren edizioa otsailaren 9tik 11ra bitartean egingo da Koldo Mitxelena Kulturunean. Formatu analogiko eta digitalean emango da argitara, han eta hemengo egileen parte hartzeari esker. Festibalak gazteengan piztu nahi du literatura sorkuntza eta pentsamendu kritikoaren harra
- 251

LUMAfest! jaialdiak literatura sorkuntza eta gazte literatura ekarriko ditu Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara aretora, hiru egunez. Hemen duzue egitarau erakargarri bezain irakurgarria.
Otsailak 9, osteguna - 18:00etan
- Jasone Osoro eta Karlos Aretxabaleta idazleen arteko solasaldia, Festa eta Sex-sua liburuak aurkeztuko dituzte, hurrenez hurrez
- LUMAfest! euskarazko kontakizun laburren lehiaketaren sari ematea
Otsailak 10, ostirala - 18:00etan
- Elise Kovaren La caída del príncipe de fuego lanaren aurkezpena
Otsailak 11, ostirala - 16:30etan
- Leire Vargasen inprobisazio poetikoko workshopa eta Dena ametsa den irudipena liburuaren aurkezpena
- Victoria Álvarezen Las Eternas liburuaren aurkezpena
- LUMAfest! gaztelaniazko kontakizun laburren lehiaketaren sari ematea
Sarrera doakoa da baina saio batzuetara sartzeko gonbidapenak eskatu beharra dago. Saio guztiak streaming bidez emango.
Oin ohar guztiak jaialdiaren webgunean
lumafestibala.com/eu/jaialdia
Irudi ederra Raisa Álava irudigileak ondu du.