Atzealdea Maialen Beloki

 

Maialen Beloki

Donostia Zinemaldiaren zuzendariordea

Donostia Zinemaldiaren zuzendariordea 2016tik. Ikus-entzunezko Komunizazioan lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean (Iruña), Zinema Teoria, Analisia eta Dokumentazioan doktorea, Entre Antonio y Antxon Eceiza. Cine y política tesiarekin (Euskal Herriko Unibertsitatea, 2010). Elías Querejeta Zine Eskola martxan jartzen parte hartu du, eta eskolako Zuzendaritza Akademikoko kide da. Komunikazioko irakaslea izan da HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatean. Filmak aztertzen dituen Pausa aldizkari elektronikoan kolaborazioak egin ditu eta Antxon Eceiza. Cine, existencialismo y dialéctica (Jesús Angulo, Maialen Beloki, José Luis Rebordinos, Antonio Santamarina, Euskadiko Filmategia, 2010) liburuaren egileetako bat da. Film laburren aukeraketan parte hartu du Kimuak-en, euskal film laburrak nazioartean sustatu eta banatzeko Eusko Jaurlaritzaren programan (2012, 2013), eta Eusko Jaurlaritzako Kulturaren Euskal Kontseiluko kide izan da.