OZEANOEN AURKIKUNTZA NABIGATZAILE TXIKIENTZAT
Elkanoren bigarren abentura kontatzen duen liburuxka.
- 302

Gure erakusketa bisitatzeko modu berri bat aurkezten dizuegu: familientzako liburuxka. Harekin, modu ludikoan goza dezakezue “Elkano-Urdaneta: ozeanoen aurkikuntza” erakusketaz.
Liburuxkak era guztietako jarduerak biltzen ditu, txikienak Elkanoren bigarren bidaiara murgiltzen dituztenak; abenturaz beteriko espedizioa, itsas historiarako funtsezkoa izan zena.
Liburuxka Museoko sarreran eskura dezakezue doan; gainera, gogorarazten dizuegu gure erakusketak doakoak direla 14 urtetik beherakoentzat.