Atzealdea María Guerra

María Guerra

Kazetaria

Kazetaria. Gaur egun zinemari eta telesailei buruzko La Script programa aurkezten du Movistar Plusen, Pepa Blanesekin batera. SER kateko La Script programaren sortzaile eta zuzendari da (2011-2019).

Zinema erredaktorea da informazio zerbitzuetan eta programa jeneralistak gidatzen ditu SER katean 2006tik (Gran Vía eta Hoy por Hoy Madrid). 1993az geroztik, SER katearen bidali berezia izan da nazio eta nazioarte mailako zinemaldietan, hala nola, Cannesen, Venezian eta Donostian. EL Cine de LoQueYoTeDiga programako taldearen erredaktore ere izan da (1993-2006). Ingeles Filologian lizentziaduna da (UCM, 1984-1990), Literatura Konparatua masterra egin zuen Exeterreko Unibertsitatean (1990-1991), bai eta El País masterra ere UAMen (1992).  

Espainiako Zinema Informatzaileen Elkarteko lehendakaria eta CIMA Emakume Zinegileen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Elkarteko kidea da. Kataluniako Emakume Kazetarien Elkarteak komunikazio ez sexistaren Praktika Onen Saria eman zion 2017an La Script programari.